Greba abisua Larrungo tren ttikian!

2017-09-05  

Zuzendaritzak akordio batzu ez dituelako errespetatzen, EPSA Larrungo tren ttikiko LAB sekzioak muga gabeko greba abisu bat pausatu du irailaren 12tik goitirako. Langileek salatu nahi dute prima desberdin batzuen ez ordaintzea baita erretretara joate batzuen ez ordezkatzea. Bilkur bat finkatua da zuzendaritzarekin ostegun arrats hontako.

irudia

Larrun ttikiko langileak bildu dira astelehen hontan eta protesta bat abiatzea erabaki dute zuzendaritzaren erabaki batzu salatzeko. Azken honek izenpetu dituen bi akordio ez ditu errespetatzen, 2015ko urtarrileko enpresa akordioa: hor finkatu prima batzu ez ordaintzen ("prime d'insalubrité" delakoa, hizkuntz prima), eta 2014ko azaroako generazio kontratua (enpleguari lotu akordioa): erretretara joateak ez ordezkatzen.

LAB sindikatua harremanetan sartu da ere Sara eta Azkaineko auzapezekin, baita Jean Jacques Lasserekin, departamenduko kontseiluko lehendakaria, hauen sustengua eskatuz.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian