ASKATASUN SINDIKALAREN ALDE!!! IRAILAREN 10EAN DENOK LABekin!!!

2016-08-24  

CGT-ren partez jaso erasoa salatzeko, LAB-ek prentsaurreko bat antolatzen du heldu den irailaren 10ean, goizeko 10.30etan Baionako Lan burtsan (San Ursulen). LAB-ek deia zabaltzen du herritarei, Euskal herri mailan eragile guziei, sustengua ekar dezaten prentsaurrekoan parte hartuz, bereziki CGT-ek euskararen erabilpena buruz erasotzen gaituelako. IRAILAREN 10ean DENOK LAB SUSTENGATZERA!!!!

irudia

Hona LAB-ek zabaldu deia:

Gaia : Zuen sustengua emateko Irailaren 10 an,LAB ek ematen duen prentsa aurrekoan 10ak eta erditan parte hartzeko gomita


 

Jaun Andereak,

Seguraski dakizuen bezala CGT sindikatuak epaitegiko bidera eraman gaitu TPE hauteskundeen gaiarekin (2016 ko Azaroaren 28 tik Abenduko 12 artean iragaiten direnak); gure kandidadura ezeztatua eta anulatua izan dadin.

Bordaleko Instanzia tribunalak, Bordaleko DIRECCTE k gure kandidatura onartu bazuen ere, CGT-ren eskaeraren alde egin du eta gure kandidatura anulatua izan da TPE hauteskundeentzat. Epaileak kontsideratu du gure sindikatua « regionalista » zela eta ezin genuela beraz Akitania Berri euskalde mailan gure burua presentatu.

Guk,epaileak irakurketa txarra egiten duela diogu eta beraz afera kasaziora eramaten dugu.

Epaileak ez baditu argudio horiek kontutan hartu ere, CGT k dio jarrera diskriminarioak ditugula euskarari leku nagusia uzten diogulako eta eguneroko lanean elebiduntasuna erabiltzen dugulako.

Gainera ez garela egiazko sindikatu bat diote, gure iritzia ematen dugulako eta kritikak egiten ditugulako hemen eginak diren hautu politikoie buruz; eta bortxaz guretzat hautu horiek ondorioak dituztelako egoera sozio ekonomiko mailan.

Hala nola Akitania Berri hortan CRPI baten sortzea TPE ko langileen errepresentatzeko sortua izan den.

Momentu berezi bat bizitzen ari gara EPCI horren sorkuntzarekin eta estatuak du gaur erakusten euskararen erabilpenaren aldeko politika publikoa garatu nahi duela. Beraz CGT k diona onartezina da.

Duela 15 urte LAB ek beste sindikatuekin lan egiten duela; garapen kontseiluan parte hartzen dugu eta gainera CGT rekin lan bat eramaten dugula « Dialogue Social Territorial » mailan.

Gaur LAB Euskal Herriko panorama sozio ekonomikoan ez daiteke gehiago baztertu, azken hauteskundeetan lortu ditugun emaitzek erakusten duten bezala. Horrela dugu sindikatu baten erreprentatibitatea neurtzen.

Gure eraso pertsonalaz gain, CGT k duen jarrerarekin askatasun sindikala osoa erasotzen du eta bakoitzak hautatzeko duen askatasuna zapaltzen du, demokarazioaren erroei kalte eginez.

Zuen sustengua ekartzeko eta askatasun sindikala errespetatua izan dadin, sindikatu guziak deitzen ditugu, eragile sozio ekonomikoak, linguistikoak, kulturalak baita politikoak Irailak 10an goizeko 10 ak eta erditan antolatzen dugun prentsa aurrekoan parte hartzea.

Baionako lan burtsan iraganen da. Ez baduzue parte hartzen ahal galdetzen dizuegu zuen sustengua idatziz bidaltzea gure bulegora.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian