Ekintza sozialaren batzordeak

2022-09-08  

Miarritzen antolatu genuen gure azken kongresuan, gure sindikatuaren Ekintza Soziala indartzea erabaki genuen. Bere izenak dion bezala, Ekintza sozialak enpresen edo sektoreen mugetatik haratago eraman nahi ditugun gizarte gaiak lantzen ditu. Borroka horiek, publikoki eta modu desberdinetan eraman nahi ditugu. Behar izanez gero, desobedientzia zibilen bitartez ere.

Filosofia hori segituz, 5 migrante muga (seguru) zeharkatzen lagundu genituen 2021eko ekainaren 12an. Irekitzen zaigun ziklorako (2022ko irailetik 2023ko ekainera) 4 batzorde desberdin lantzea eta sortzea proposatzen dugu.

- Migratzaileen Batzordea:

Batzorde honen helburua Etorkinekin federazioarekin hasitako lanarekin jarraitzea da, bainan baita ere lanaren bitartez erregularizazioaren gaia garatzea, Cimade eta nahi duten beste sindikatuekin.

- Etxebizitza Batzordea:

“Se loger au Pays, Herrian bizi” kolektiboarekin hasitako lanari jarraipena egitea. Era berean, Etxebizitzaren alokairua edota etxebizitzaren kostua eta gure soldaten arteko erlazioaren gaia jorratu nahi dugu. (Esfortzu-tasa).

- Erretreten batzordea:

Hasiera batean, datozen hilabeteetan heldu zaigun pentsioen erreforma prestatzea lehentasuna izango daiteke eta posible balitz, ekainaren 23 eta 24an bizikleta martxa antolatu zuen Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduarekin lan bateratua sortzea ere.

- Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordea:

Martxoaren 9an Baionan,bere lanean, lan istripuan zendu zen langilearentzat eginak izan ziren ekintzei segida bat ematea. Beste sindikatuekin batera lan istripu hilgarientzat protokolo bat sortzea izango da helburua. Batzorde hori apirilaren 28an Nazioarteko laneko segurtasun eta  osasunaren borroka egunak antolatzea ere bai.

 

Izena ematen dut Ekintza Sozialaren alde 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian