"ALARMA SOZIALA" PROPOSAMENA KARRIKAN

2017-11-16  

LAB sindikatuak azaroaren 16ko Macron legeen kontrako mobilizazio egun berri hau baliatu du bere borroka tresna proposamena aurkezteko langileei. LABeko militanteek info gune bat antolatu dute manifaren abiatze tokian, "alarma soziala"ren azalpen trakta zabalduz baita "alarma sozial" manifestua izenpearaziz.

irudia

"Euskal herria Macron lege eremutik kanpo utzi dezagun! Denok elgarrekin posible da!"

LAB sindikatuak bere mezua plazaratu du ostegun goiz hontan: "LABek ezin utzi prekaritatea hedatzen. Langileei erantzunak eman behar dira orain. Hara zergatik LABek borroka tresna berri bat asmatu duen "Euskal herria Macron eremutik kanpo egon dadin": alarma eskubide bat atzerapen sozial bat enpresa batean agertzen delarik. Zure enplegatzaileak konbenio kolektiboa baino apalagoa den akordioa proposatzen badizu, ALERTA PIZTU! ABISATU GAITUZU! Elkarrekin harresi soziala antolatuko dugu bakoitzaren gizarte abantailak atxikitzeko gisan."

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian