OIER ASKATU! MOBILIZAZIO EGUNA!

2017-04-20  

Epaileak asteazken hontan bildu dira Oier eta honen abokatarekin, larriki gaixorik den presoaren askatze eskaera aztertzeko. Haien erabakia heldu den astelehenean jakinaraziko dute, apirilaren 24ean. Ondotik, Oier-en kontrako 3 MAE (euroagindu) aztertuak izango dira. Kari hortara, mobilizazio egun bat antolatua da Baionan apirilaren 26an. LABek bere afiliatuak deitzen ditu mobilizazio hauetan parte har dezaten.

irudia

Oier Gomez urtarriletik ospitalizatua da . Minbizi oso larria du. 6 hilabeteko bizi esperantza du, apirilaren 19-an bere suspentsio galdea aztertu dute, Apirilaren 24 -an erabakia emanen dute eta prokuradorearen iriztia Oierren askatzearen aldekoa izan da. Baina Kasu ez da hortan bukatzen afera juridikoa, zeren dituen 3 euroaginduentzat ere askatasuna galdegin da eta audientzia 26-an izanen da. Egun hortan jakinen dugu Oier askatua izanen den bai ala ez. Mobilizazio egun bat antolatu dugu Baionan eta Gasteizen.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian