Martxoaren 15ean : mobiliza gaitezen zahar etxeetan!

2018-03-07  

LABek, Unsa, CGT eta CFDT sindikatuak batera, mobilizaziora deitzen dugu martxoaren 15ean goizeko 11etan Baionako suprefekturaren aitzinean. Gaurko zahar etxeen egoera onartezina da!

irudia

LAB sindikatuak, Unsa eta CFDTek batera, deia luzatzen dugu izanen den mobilizazioan parte hartzeko. Bai EHPADetan lan egiten duten langileak baita ere familiak deitzen ditugu martxoaren 15ean goizeko 11etan Baionako suprefekturaren aitzinean elkartzea.

Urtarrilaren 30ean izan mobilizazioaren ondotik ez dugu erantzunik ukan. Aldi hontan, gutun bat bidali dugu frantses Osasun ministroari, tokiko parlamentuei, auzapezei eta departamenduko presidentari egoera larria salatzeko eta inkesta bat galdetzeko ahal bezain fite departamendu maila.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian