LORTU DUGU!!
Arberatzeko MFA (Matériel Ferroviaire d’Arberats) entrepresako hauteskunde sindikalak alde haundiarekin irabazi ditugu, jadanik genituen emaitzak hobetuz gainera!
Urtez urte burdinbide sareentzat materialak fabrikatzen eta 100 langile baino gehio dituen enpresan LAB-eko kideek egindako lanak emaitza bikainak ekarri ditu 2023ko abenduan izandako hauteskunde sindikaletan
Lehen itzulian LAB-ekin batera CFDT sindikata aurkeztu den arren, azpimarratzekoa da LAB-ek ordezkaritzaren %80a lortu duela.
Emaitza hauekin lehen kolegioan diren Komite Sozial eta Ekonomikoko 4 delegatu titularretatik 4ak LAB-entzat izan dira eta bigarren kolegioari dagokionez, 2 titularretatik ere biak LAB-entzat izan dira. Bestalde bigarren itzulian sindikatuetatik at aurkeztutako kuadro titular bat hautatua izan da.
Zorionak LABeko ekipoari!!!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago