LANGILEENGANA!

2018-02-03  

Hego Lapurdi, Errobi, Garazi Baigorri, Xiberoa eta Iholdi Oztibarre, hona TIRA BIRA lehen aste hontan LAB sindikatak zeharkatu dituen poloak. Enpresa, komertzio, mediku zentru, zerbitzu ta beste, aste batez sindikatak ehunka trakta banatu ditu eta langile frangorekin mintzatu bere alarma soziala tresna ezagutarazteko.

irudia

Hendaian abiatu da beraz LAB sindikataren TIRA BIRA itzulia Sokoa lantegiaren ainzinetik (ikus artikulua). Egun berean traktaketak antolatuak izan dira Hendaian (EPTA),  Urrunan (Signature) eta Senperen (Lizardia lan eremua), eta info gune bat eman Donibane Lohitzuneko Jaldai zonaldean.

Biharamunean, Errobi poloan ibili gara: Itsasun (Errobi aktibitate gunea), Basusarrin (ZA du Golf), Arrangoitzen (ETPM)  eta Kanbon (traktaketa eta info gunea hiri erdian). Eta jadanik aintzin traktaketa bat antolatua izan zen aintzineko astean Kanboko mediku zentruetan.

TIRA BIRAren hirugarren eguna Ortzaizen abiatu dugu (Goikoetxea, Leclerc eta beste) eta ondotik Izpuran izan gara (Intermarché, Bricomarché, Gamm vert, Luro fundazioa), Baigorri, Banka, Urepele, Aldude sektorean (Posta, La Rosaie, Gasnategiak, Oteiza) eta berriro Garaziruntz (info gunea Herriko etxearen aintzinean). 

Laugarren eguna: Xiberoa poloan! Maulen (aktibitate zonaldeak, ospitala, herriko atelierrak) eta Atharratze aldean. Egun hortan pentsatu info gunea aldiz anulatu dugu euri azkar baten gatik.

Eta lehen aste hori bukatzeko, Iholdi Oztibarren ibili gara, Larzabalen (Pyrenefrom, ikus argazkia) eta Irisarrin (Etxart) eta biltzar publiko bat antolatu Izuran.

TIRA BIRA k segitzen du beste aste batez, ondoko hitz ordua Amikuze poloa izanki. Ondotik: Bidaxune lurraldea, Hazparne lurraldea, Errobi Aturri eta Euskal kostaldea Aturri poloak.

 

  

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian