Kasazio korteak arrazoina eman digu
6 hilabeteko tribunaleetan izan dugun gatazkaren denbora galtzea eta gero, espero dugu azken finean CGT k ulertuko duela bere jarrera onartezina izan dela eta Euskal Herrian beste sindikatu baten errepresioak ez duela deusentzat baloi.
Gaur Abenduaren 12 an gara eta normalean 2016 ko TPE hauteskundeetan bozkatzeko azken eguna.
Gomitatu zaituztegu Pariseko kasazio gorteak emandako emaitza publikoki aurkezteko.
6 hilabeteko tribunaleetan izan dugun gatazkaren denbora galtzea eta gero, espero dugu azken finean CGT k ulertuko duela bere jarrera onartezina izan dela eta Euskal Herrian beste sindikatu baten errepresioak ez duela deusentzat baloi.
Bai aldi bat gehiago kasazio korteak arrazoina eman digu eta pozten gara.
CGT k galdu duela onartzeko garaia dela diogu eta LAB bakean utzi behar duela behin betiko barneratu duela espero dugu.
Hortan energia galdu ordez CGT hemengo langilegotzaz arduratzea hobe zuela diogu.
Auzi horiek ukan dituen ondorioak :
TPE hauteskundeak atzeratuak izan dira abendoaren 30 ra eta garai oso txarra dela dakigu eguberriko festa denboran delako.
Diru mailan koste haundia izan da LAB entzat (15000€) eta diru hori erabili nahiago genuke langileentzat ekintzak egiteko ezta gure defentsa antolatzeko.Momentu berdinean guk dirua xahutzen dugularik CGT k estatutik 300 000e jaso ditu bere TPE kanpaina antolatzeko.
Pozten gara LAB ek irabazirik , baita STC ren emaitza positiboaz.
Halako erabakia hartu bazuten bide juridiko oso lanjeroseruntz abiatzen ziren! Eta hori CGT k asumitu beharko du.
Guretzat orain gauzak argi daude eta maskarada horrekin bukatu nahi dugu.
Guretzat orain egitekoa gelditzen den gauza bakarra da LAB bozkatzea heldu den egunetan.
Zuen eskutitzak zaindu eta zuen kodigoak eskuratu eta zuen boza eta bozka LAB-i eman.
Zinez aterabide eta proposamen alternatiboak nahi baldin badituzue, beti langileen defentsa hoberena eta eskubide berrien sorkuntzan sinesten baldinbaduzue, LAB-i konfiantza eman.
Besterik gabe, zuen inguruko guziei zabaldu eta BOZKA LAB !!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago