EUSKAL PRESO POLITIKOEN HURBILKETAREN ALDEKO DEIALDI KOMUNA

2016-01-05  

Sindikatuok gobernu frantsesari eskatzen diogu argi eta garbi bake prozesu horretan engaiatzea. gaur egungo kontestu historikoak eskatzen dituen neurriak hartuz : lehenik, euskal preso politikoak haien familiengandik hurbilduz.

irudia

Urteetako konflituaren ondotik Euskal Herrian, jendarte zibilak osotasunean baita ere deialdi hau izenpetua dugun sindikatuok, Aieteko nazioarteko konferentziaren ondotik abiatu bake prozesua sustengatzen dugu. Bake prozesu honi begira aktore desberdinak hitzartu dira asemblada nazionalean 2015eko ekainaren 11an.

Hasieratik nazio arteko buruzagiek, horrelako konfliktuen konponketan adituek, (Kofi Annan, Gerry Adams, Gro Harlem Bruntland, Jonhatan Powell…) sustengatzen duten bake prozesu hortan, Parisen iragan den « Parise Euskal Herriko bakearen alde » konferentzia humanitarioan lau delibero hartuak izan dira :

    ETAri erabateko desarmatze deialdia

    Presoak familiarengandik hurbiltzeko prozesua martxan ematea

    Bakerako eta laguntzarako neurriak martxan ematea biktima guzientzat

    Frantses eta espainol gobernuei, ikusmolde desberdinak izanik ere, egiazko parte hartzea konfliktuaren konponbidean.

Christine Taubira, justizia ministroa, preso politikoen eskaerak aztertzearen aldeko borondate ona agertu da.

Engaiamendu hori ekintzetan obratu behar da.

Arrazoi hoiengatik, izenpetzen dugun sindikatuok gobernu frantsesari eskatzen diogu argi eta garbi bake prozesu horretan engaiatzea. gaur egungo kontestu historikoak eskatzen dituen neurriak hartuz : lehenik, euskal preso politikoak haien familiengandik hurbilduz.

Fitxategiak

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian