« Hor izanen gara! »

2022-09-07  

Sartze sozial haguntsu honetan, aktibatu gaitezen! Erasoaldi liberalaren aitzinean gure ihardespen soziala antolatu behar dugu, eta defentsa-sindikalismotik oldarraldi-sindikalismora igaro, indar-harreman azkarra sortuz alternatiba erradikalak eraikitzeko.   Ihardetsi dezagun!  Gure enpresetan, kolektibitateetan, karrikan eta auzoetan antola gaitezen!

irudia

Pentsa zitekeen bezala, Macron eta konpaniak bizirik dagoenaren aurkako proiektu kapitalista suntsitzailearekin jarraitzen dute. Erretreta erreformak aktualitatera itzuli beharko luke, planifikazio ekologikoak zipotza sartzen dirau, desberdintasunak handitu egiten dira ultra-etekinen eta gabezia handien artean. Batzuen oparotasunak denak kondenatzen gaitu!

 

Ihardetsi dezagun! Gure enpresetan, kolektibitateetan, karrikan eta auzoetan antola gaitezen!

 

Irailaren 29an, sindikatu frantsesek mobilizazio egun bat antolatzen dute. Antolaketatik baztertuak baldin bagara ere, LAB sindikatuak mobilizatzera eta grebara deitzen du.

Ingalaterran, Italian, Txilen, Libanon, Indonesian eta mundu osoan, haserreek orro egiten dute bidegabekerien aurka, aberastasunen banaketaren alde, lanari doazkion zentzu eta balioa berriz esleitzeko. Denok batera, langileok, gure ahotsa entzunarazi dezagun! Erasoaldi liberalaren aitzinean gure ihardespen soziala antolatu behar dugu, eta defentsa-sindikalismotik oldarraldi-sindikalismora igaro, indar-harreman azkarra sortuz alternatiba erradikalak eraikitzeko.

Egin behar dugu eta etorkizuneko belaunaldiei zor diegu.

 

 

#BagaraBagoaz Bideorria

Joan den ekaineko sindikatuaren Biltzar Nagusiak datozen 5 urteetarako perspektibak eta bideorria eman dizkigu.

Duela 22 urte sindikatuak Ipar Euskal Herrian hasitako lanari eutsi behar diogu, enpresa eta kolektibitate gero eta gehiagotan ainguratuz. Nola? Hauteskunde sindikaletara aurkeztuz. Negoziazio guneetatik hurbilago, gure bizitza eta lan baldintzak hobetu ditzakegu: lan-sarien emendaketa, soldata arrakalaren amaiera, lan-denboraren murrizketa, diskriminazio guztien aurkako borroka, higiene eta segurtasun planak, euskararen normalizazioa…

Horretarako, negoziazio eta erabakitze gune berriak behar ditugu: Tokiko Batzorde Parekideak sektore pribatuko langileentzat eta Herri arteko Batzorde Sozialak lurraldeko agenteentzat. Ez dezagun espero Ez ditzagun utz Parise eta Madril gure ordez erabakitzen, hemen bertan erabaki dezagun!

LABek lanean jarraituko du Euskal Herriko Lan Kodea eta Gizarte Segurantzaren Kodean zerrendatutako gure aldarrikapenak gauzatzen: 1.663 euro garbiko gutieneko lan-saria, 30 orduko lan-astea, erretreta 60 urtetan, zaintzari lotutako soldatarik gabeko lanagatiko ordainsaria… Gure sindikatuarentzat funtsezkoa da ere gure ekintza sindikala eta soziala indartzea, militanteen ekintzari esker.

Ekintza sindikalak lanaren eremua gainditu behar du, jendarteko gai guztietara zabaldu eta benetako ekintza soziala bihurtu. Hizkuntza-eskubideak, emazte eta gizonen arteko berdintasuna, antifaxismoa, pertsona migratzaileen harrera eta erregularizazioa, alokairuen kuadratzea... gure gorputzarekin bat egiten duten beste hainbeste borroka dira.

Aldaketen artean, agian jadanik konturatu zirezte, sindikatuaren zuzendaritza berria eta bozeramailetza Ipar Euskal Herrian. Eñaut Aramendiren segida hartu dut, 

hainbat urtez gure hitza nekatu gabe eraman duena. Sar-hitz honetaz baliatzen naiz bere eskertzeko eman dizkidan sustengu eta indarragatik. Osasungintza eta jendarte laguntzako koordinatzaile egon ondoren 5 urtez, eginkizun berri honi lotzen naiz sineste sendoz eta kementsu.

 

Borroka gaitezen Euskal Herri aske, sozialista, ekologista eta feministaren alde!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian