Entrepresa industrialak berkontratazioetaz eginiko berriari dagokionez
Ez zaigu batere onargarria iruditzen eta salatu nahi ditugu entrepresa batzuen egitateak, ikusiz krisi sanitarioa nola erabilia izan den langileen egoera oraindik gehiago prekarizatzeko.
LAB sindikatuak erantzun bat eman nahi dio enpresa industrialak uztailaren 2an eginiko azken komunikatuari. Jakin behar da entrepresa industrialek euskal elkargoarekin batera hurrengo hilabeteetan 344 lanpostu berri sortzeko plan bat iragarri dutela. Bestalde LAUAK entrepresaren aldetik ere hurrengo hiru urtetako perspektibetan 400 lanpostu berri sortuko dituztela aipatua izan da.
LAB sindikatuak salatzen du hainbat entrepresek krisi sanitarioa baliatu izana langile andana bat kanporatzeko nahiz eta epe ertain edo luze baterako zailtasun ekonomikoak egiaztatuak ez izan. Baditugu LAUAK-eko hainbat langile adibidez epaitegietara jo dutenak haien zuzendaritzak aipatzen dituen zailtasun ekonomikoak eztabaidan jartzeko. Azpimarratu behar dugu entrepresek krisi garai honetan hainbat laguntza eta baliabide zituztela kanporaketa ekonomikoak ekiditzeko baina askok nahiago izan dutela langileak kanporatu etorkizun hurbil batean langile « merkeago » batzu kontratatzeko. Jakin badakigu entrepresan aintzinekotasun handiak dituzten langileak langile berri batzuekin ordezkatzeak aurrezpen handia ekartzen diela entrepresei.
Ez zaigu batere onargarria iruditzen eta salatu nahi ditugu entrepresa batzuen egitateak, ikusiz krisi sanitarioa nola erabilia izan den langileen egoera oraindik gehiago prekarizatzeko.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago