Elkartasunezko saskiak Sokoa enpresan
Saski hauen helburua alde batetik ekonomikoki diru galtze izan duten eta zailtasunean diren langileei sustengua ematea da.
Covid 19aren ondorioz Sokoa enpresaren itxierak ekarritako lanaldi partziala eta horren kari, langile gehienek izan duten galeraz eta zailtasun ekonomikoetaz ohartuta, LAB (%70eko ordezkaritza izanik) eta CFDT (%30eko ordezkaritza izanik) sekzio sindikalek Komite Sozial eta Ekonomikoaren (KSE) bitartez, gehienez 120 euskoko izanen diren elkartasunezko saskiak plantan ezartzea erabaki dute.
Saski hauen helburua alde batetik ekonomikoki diru galtze izan duten eta zailtasunean diren langileei sustengua ematea da eta bestalde dispositiboa plantan jarri da ere lurraldean bertan kokatuak diren hurbileko merkatu eta denden alde eragiteko bertako monedak injektatuaz 10 euskotako txartelen bidez eta partaide diren dendetan bakarrik erabiliaz ekonomiaren berlokalizazioa bultzatzeko asmotan.
Azpimarratu behar da 16 000 euskotako aurrekontu bat desblokeatua izan dela Sokoako KSE kontuetatik dispositibo hau martxan jartzeko eta gaur egun 130 langiletik gora neurri honen laguntza berezia izan dutela.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago