Birusa garaitu, liberalismoa borrokatu

2021-07-16  

Langileok, ez gara zenbait eztabaidaren inguruan zatituko; aurkakoa, elkartu gaitezen, eta elkarrekin borrokatuko gara desberdintasunak gero eta gehiago handitzen dituen kapitalismoari aurre egiteko! Sartze hau, ez dugu huts eginen!

irudia

« Osasun-pasaportea » ezartzeak (txertaketa eskemaren egoera garaiaren edo txerto motaren arabera, edo RT-PCR edo testa antigenikoen emaitza negatiboak, edo 11 egun baino gehiagoko eta 6 hilabete baino gutxiagoko positiboen froga) agerian uzten du kontrolaren arazoa.

Izan ere, diskurtsoan erraza badirudi enplegatzaile batek langile bati pasaporteak kontrolatzea agintzea, zer gertatuko da pasaportea bezeroari lotzeko nortasuna egiaztatzeko momentuan? Langileei inposatu nahi eta ahal ote diegu kontrol lan arbitrario hori?

Oroitarazi behar da, udaltzain batek ez duela baimenik nortasuna egiaztatzeko; bakoitzak ulertuko du beraz langile batek ere ezin duela!

Kontrolatzeko betebehar horrek lanean egoera latzak eta eragozpenak besterik ez ditu eragiten ahal, eta gizabanako bakoitzaren arteko desadostasunak indartu gainera.

Eta ez dugu irudikatzen gutxienez poliziakide bat egotea ostatu, kafetegi, jatetxe, merkatal-gune, erietxe, zahar etxe, medikuntza-jendarte etxe, 50 pertsona baino gehiagoko aisi edota kultur gune bakoitzaren aurrean ; Frantziako gobernuak dion bezala egoera epidemikoaren arabera, beharrezkoa izanez gero zerrenda honi beste leku batzuk gehitzen ahalko zaizkio.

Ohartzen gara neurri horrek herritarrak, langileak banatzen dituela, nortasun-kontrolaren ulermena (haren zilegitasuna bera) zailtzen duela, eskubide-berdintasuna zalantzan jartzen duela, haurdun direnak, eta eri asko (txertoa ez zaiena gomendagarria edo debekatuta zaiena) kondenatzen dituela, eta bide telematikoak erabili ezin dituztenendako edo erabili nahi ez dituztenendako sarbide-desberdintasuna indartzen duela.

Gure erakunde sindikalak langileen arteko zatiketa jasana ez du onartzen derrigorrezko txertaketaren hertsapena antolatzen denean ; nahitaezko txertoaren proportzionaltasuna aintzat hartu behar da.

“Europako Kontseiluko Parlamentuko Batzarrak estatu kideei eta Europar Batasunari eskatzen die, txertoen onarpen-maila handia bermatzeko gisan, herritarrei jakinaraztea txertoa ez dela derrigorrezkoa eta inork ez duela presio politiko, sozial edo bestelakorik jasan behar txertoa hartzeko, baldin eta berak ez badu txertoa pertsonalki nahi.” Horren aurka egiten duten iragarki hauek nola ulertu?

Gainera, materialki eta teknikoki, herstura hauen egituraketa aurreikusitako epeetan ezinezkoa da eta langileak estigmatizatzen ditu.

Txertaketa epidemiaren kalteak mugatzeko osasun tresnetako bat baldin bada ere, Frantziako gobernuak ezin du neurri autoritario batekin inposatu. Denok dakigularik osasun-sistemak langile falta ankerra duela, gobernuak oneski kanporatzen ahal ote ditzake txertatu nahi ez duten zaintza-langileak?

Macronek areagotu egin du txertoa hartuko duten langile guztiak kaleratzeko arriskua, eta langabezia aseguruaren erreforma urriaren 1ean aplikatuko dela iragarri du (nahiz eta Estatu Kontseiluak bertan behera utzi).

Osasun krisiak aberatsei mesede egiten die. Gobernuak, berriz, pobreenei bizkar gainean egin nahi du urtean bi mila milioiko ekonomia. Erreforma horrek jada miserian diren milaka langile prekario eta ahul hondoratuko ditu, Frantses gobernuak aberatsenendako opari fisakalak biderkatzen eta patronatu handiari laguntza publikoak ordaintzen dituen bitartean.


Batez beste, milioi bat langabetu baino gehiagori ematen zaizkien diru-laguntzak %20z apalduko dira; lan baldintza txarretan ordaintzen den edozein lan onartzera behartzea eta oraindik lana dutenen gaineko presioari atxikitzea da helburua.

Bere diskurtsoan, Macronek erretreten erreformaren itzulera ere iragarri du, "osasun egoerak uzten duen bezain laster". Hainbat hilabetez borrokatu gara lan erreforma horren kentzeko. Badakigu, denbora gehiagoz lan egin beharko dugula, pentsio ahalkegarri batendako, eta belaunaldien arteko elkartasun-printzipioa behin betiko lurperatuko duela.

Lehendakaritzako hauteskundeak baino zenbait hilabete lehenago, Macronek zauriaren gainean pikoa eman du gizartearen aurkako erreforma horiekin. Covid ala ez, makina liberala martxan da. Sartze soziala prestatu behar dugu, eta borrokarako prest egon behar gara!

Langileok, ez gara zenbait eztabaidaren inguruan zatituko; aurkakoa, elkartu gaitezen, eta elkarrekin borrokatuko gara desberdintasunak gero eta gehiago handitzen dituen kapitalismoari aurre egiteko! Sartze hau, ez dugu huts eginen!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian