Basakeri matxistari ez! Melodie gehiagorik ez! LABek bat egiten du ostiraleko elkarretaratze deiarekin.

2017-09-20  

Elkarretaratze bat antolatua da ostiral arrats hontan 19etan Arruntzako plazan, Uztaritzen, Melodieren erahilketa basa salatzeko. LAB sindikatuak bat egiten du dei honekin.

irudia

ELKARRETARATZE DEIALDIA
 
2017ko irailaren 13an, Uztaritzen, Mélodie basaki erahila izan da.
Geroztik, hila izan aitzin, bortxatua izan dela jakin da ere bai.
Ez da gertakari arrunta, traumatismo kolektiboa sortu duen eraso matxista hiltzailea baizik. Eta honek salaketa irmoa eskatzen du.
Horregatik, herritarrei irailaren 22an ostiralarekin, 19:00etan Arruntzako plazan (Uztaritze) elkarretaratzera deitu nahi ditugu.
 
 
Basakeri matxistari ez!
Melodie gehiagorik ez!
stop à la sauvagerie machiste!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian