CGT ren ERASO LOTSAGARRIA LAB en KONTRA!!!!

irudia
2016-07-13  0

Heldu den azaroaren 28tik abenduaren 12ra iraganen dira enpresa ttipietako hauteskundeak estatu frantsesean, TPE hauteskundeak. CGT-ek LAB hautagaitza deuseztatzea eskatu dio Bordeleko epaitegiari eta auzia uztailaren 28an izanen da! CGT-ek bereziki dio LAB ek ez dituela "balore errepublikarrak" errespetatzen... eta euskararen erabilpena salatzen du ere... ZINEZ LOTSAGARRIA!!! irakurri

KOLEKTIBOAREN EKINTZA KANBON!!!

irudia
2016-07-09  0

PS 64-en udako unibertsitateak iragan behar ziren larunbat goiz hontan Kanbon... bainan hori zen kontutan hartu gabe "jusqu'au retrait" kolektiboko militanteen motibazioa eta energia! 50 bat militanten oihuek, xixtu, musika ta beste, bortxatu dute bilkura bertan behera uztea eta PS ko kideek lekua utzi dute 11ak aldean. Garaipen ttiki bainan sinpatiko bat kolektiboarentzat! Borrokak segitzen du! Ez ditugu bakean utziko! Lan legea kendu arte!!! irakurri

LAN LEGEAREN KONTRA!!!!!

irudia
2016-07-05  0

Mobilizazioek segitzen dute! Berriro ehunka pertsunek Baionako karrikak zeharkatu dituzte astearte hontan, El Khomri lege proiektuaren kontra. Hitz ordu berri bat finkatu da heldu den larunbateko, goizeko 8 eterdietatik goiti Kanbon, nun iragan behar diren PS alderdiaren udako unibertsitateak. Borrokak segitzen du!!!! irakurri

BERRIRO MILA PERTSUNA PASATURIK LAN LEGEAREN KONTRA BAIONAKO KARRIKETAN!!!

irudia
2016-06-28  0

Jende ainitz bildu da berriro ekainak 28 hontan lan lege proiekturen kontra manifestatzeko. Baionako karrikak zeharkatu ondoren, manifa azpi-prefekturaren aintzinean bukatu da. irakurri

LARUNBAT HONTAN IRAGAN DA LABen BILTZAR NAGUSIA

irudia
2016-06-25  0

Larunbat hontan iragan da Hazparnen Iparraldeko LAB sindikataren Biltzar nagusia. Lehen parte batean, Lyoneko unibertsitateko erakaslea den Sophie Beroud-k mintzaldi bat egin du frantses estadutik etortzen diren erasoak eta sindikalismoan dituen ondorioen gaiaren inguruan. Ondotik, sindikataren norabideak aipatu eta eztabaidatu dira eta luntx on batek eman du amaiera erreflekzione goiz honi. irakurri

LAB Kasazio gorteak hartutako erabakiaz pozten da eta bere sostengu osoa ekartzen dio STC sindikatuari.

irudia
2016-09-14  0

2016ko irailaren 9ko erabakiaren bidez, Pariseko Kasazio gorteak ekainaren 1eko erabakia hausten eta ezeztatzen du, azken honek STCri 2016ko azaroaren 28 eta abenduaren 12 artean iraganen diren TPE hauteskundeetan aurkeztea debekatzen ziolarik. irakurri

"BERE POSIZIOARI EUSTEAGATIK NAGUSIEN TRESNA BERAK ERABILTZEA LOTSAGARRIA DA"

irudia
2016-08-16  0

Hona GARA aldizkarian agertu Enaut Aramendi LABeko bozeramailearen elkarrizketa, CGTren erasoari buruz. irakurri

Uztailaren 27an, denak EPCI BAKAR BATEN ALDE !

irudia
2016-07-15  0

Euskal Herriko historioan momento azkar bat bizitzen dugu: herrien %70ak eta hautetsien %74ak Euskal Herri Elkargo baten alde egin du. Herri Elkargo hau 2017ko urtarrilaren 1ean sortuko da. Euskal Herriaren bizi demokratikoan memento azkar bat da, nun jendarte zibilaren xedeak eta hautetsien erabakiak bat egiten duten. Milesker! irakurri

KOLEKTIBOKO LAGUNEN OMENALDI EDERRA CLAUDE-I!

irudia
2016-06-28  0

Gaurko lan legearen kontrako manifa Baionan, Claude-i eskaini omenaldi bat bilakatu da. "jusqu'au retrait" kolektiboko lagunak sekulan baino motibatuak ziren eta, zalantzarik gabe, Claudek militanteen etengabeko oihuak entzun ditu. "on se battra !"..."on se battra !"... Manifa bikaina! Agur eta ohore Claude! irakurri

AGUR ETA OHORE CLAUDE!

irudia
2016-06-26  0

Claude Larrieu militantea, gure laguna, larunbat hontan hil da mendian. Borroka ainitzetako militantea! LABen partetik, doluminak famili eta hurbilekoei. AGUR ETA OHORE CLAUDE! irakurri

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!

Lehen Brigada Soziala osatua

Euskal Herria Macron legetik kanpo

ekimen ibiltaria: Lan duina bizi duina!