LAB sindikatuak delegatu bat lortu du Euskal Hiri elkargoko hauteskunde profesionaletan.

irudia
2017-06-28  0

Bozen %23 arekin (142 bozka) LAB ek delegatu bat lortu du Euskal Hiri elkargoko hauteskunde profesionaletan. Emaitza polit honek konfirmatzen du LAB sindikatuaren inplantazio gero eta handiagoa Ipar Euskal Herrian, Enpresa ttipi ttipien (TPE) hauteskundeetako emaitza ederren ondotik! irakurri

Ikastetxeetan prekaritatea bada! Hona LAB hezkuntzak eramandako lanaren emaitza.

irudia
2017-06-26  0

LAB sindikatuak prekaritateari buruzko inkesta bat banatu du Ipar Euskal Herriko eskola guzietan. Bi sareak galdezkatu ditugu (publiko eta pribatu, Seaska barne) eta 124 erantzun eskuratu ditugu (%60 publikotik eta %40 pribatutik etorri dira) Sare guzietatik erantzunak ukan ditugu: Iparralde osoa hunkitua izan da, lehen eta bigarrren mailetan. Eta galdezketari erantzun dutenen %80ak baino gehiagok dio lan baldintza prekarioak badirela ikastetxe irakurri

Bertan erabakitzeko eskubidea duzuelako, funtzio publikoko langile, har ezazue hitza! Ekainaren 27an, bozka LAB!

irudia
2017-06-20  0

Heldu den ekainaren 27an Euskal elkargoko langileen ordezkarien hauteskundeak iraganen dira . LAB sindikatuak hauteskunde horietan parte hartuko du, polo desberdinetako hautagaiez osatu zerrenda bat aurkeztuz. irakurri

HEMEN ERABAKI! LAB-ek zerrenda bat aurkezten du Euskal elkargo-ko langileen ordezkarien hauteskundeetan.

irudia
2017-05-16  0

Heldu den ekainan LAB sindikatuak Euskal Herri elkargoako langileen ordezkarien hauteskundeetan parte hartuko du.ยจ LAB-en aldarrikapen nagusia: langile kudeaketa gune bat Euskal Herri mailan eraiki eta batzorde administratibo parekidea elkargo berrian sortu. Garaia da tokiko funtzio publikoaren eta bere langileen geroa Euskal Herri mailan marrazteko! irakurri

HERRITARREN BEHARREI ERANTZUNGO DIEN HERRI ELKARGO BATEN ALDE !

irudia
2017-03-27  0

LAB eta Euskal elkargoa: LAB ek polo desberdinen itzulia segitzen du. Xiberua, Amikuze, Hazparne, Errobi, Garazi Baigorri, Errobi Aturri: hainbat langilerekin hitz egin eta elkarrekin LAB en posizioa Helep berrian marrazten hasi gira. Oztibarre joan den martxoaren 23 an eta ACBA astelehen goiz hontan, martxoak 27, eta hona ondoko hitz orduak: Bidaxune apirilaren 3an 11:00etan eta Hego Lapurdi apirilaren 5 an 13:30etan. irakurri

Que pourrait apporter l'EPCI aux travailleur-se-s de la Fonction Publique Territoriale !

2016-10-12  0

Des agents de la Fonction Publique Territoriale donnent leur avis ! irakurri

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian