"pausa eta pesta egunak = bizi egunak!", LABek elkarretaratze frango antolatu ditu igande hontan

irudia
2016-12-19  0

Igande hontan, LAB eko militanteek igandeko lanari buruzko liburuxkak banatu dituzte ideki diren saltoki handi batzuen aintzinean. Hazparnen, Senperen baita Donibane Lohitzunen, ziblatu saltokietako langile ainitzek begi onez ikusi dute eta estimatu ekintza. irakurri

Pausa eta pesta egunak = bizi egunak!

irudia
2016-11-11  0

"igandeko lanari ez!" kanpaina kari, LAB Amikuze eskualdeko militanteek ekintzak bururatu dituzte ostiral goiz hontan. irakurri

"Igandeko lanari ez!" kanpaina abian!

irudia
2016-10-31  0

Ondoko egunetan abiatuko da LABeko Zerbitzu pribatuen federazioak antolatu "igandeko lanari ez!" kanpaina. Hemendik urte hondarrera ekintza batzu antolatuak izango dira igandeko lanaren orokortzea salatzeko, eta bereziki komertzio handi horien igandetako idekitzeak salatzeko eta honen ondorioak. irakurri

BERTAN ERABAKIren deklinazioa Zerbitzu pribatuetan

irudia
2016-09-28  0

Asteleheneko LABen sartze prentsaurrekoan, federazioetako arduradunek BERTAN ERABAKI dinamikaren deklinazioak aipatu dituzte bakotxak bere sektorean. Zerbitzu pribatuetan, kanpaina desberdinak antolatuko dira, helburu nagusia izanki CPL baten sortzea, "commission paritaire locale" delako bat. irakurri

LABek ELKARTASUN ETA SUSTENGU OSOA HELARAZI NAHI DIE BAIONAKO POSTAKO GREBALARIEI!!!

irudia
2016-06-21  0

LAB sindikatak bere sustengu eta elkartasun osoa adierazi nahi die Baionako Postako langile grebalariei. Langile hauek hirugarren aste greba abiatu dute astelehen hontan. irakurri

LABen inkesta igandeko lanari buruz

2016-01-27  0

Aste hontan LAB sindikatak gutun inkesta bat igorri die Iparraldeko Herriko etxe guzier. irakurri

LAN ESKAINTZA / offre d'emploi

Lan eskaintza LAB sindikatuan : Lab sindikatuak pertsona bat bilatzen du lan postu erdi batentzat: KOMUNIKAZIO POSTU BERRI BAT IDEKITZEN DUGU. Hastapen batean 6 hilabeteko lan kontratu mugatua, kontratu mugagabera pasatzen ahalko dena. Misioa : Sindikatuaren komunikazioaz arduratu beharko da (barne eta kanpoko komunikazioa). Galdeginak diren gaitasunak: Euskara eta Frantsesa menperatu behar dira ahozkoan eta idatzian. Sare sozialak, komunikazio metodoak eta tresnak ezagutu. Tresna informatikoak erabili. Talde lanean eta jende harremanetan errextasuna ukan. Adituak bai ta hasi berriak onartzen ditugu. Zure hautagaitza eta motibapen gutuna bidali baiona@lab.eus helbide elektronikora azaroa bukaera aintzin Xehetasun gehiagorentzat deitu 05 59 59 50 21

IRITSI DA EGUNA! ONGI ETORRI RAFA!

PREKARIETATEA BADA IKASTETXEETAN / LA PRECARITE DANS LES ETABLISSEMENTS SCOLAIRES EXISTE



LABek prekarietateari buruzko inkesta bat banatu du Ipar Euskal Herriko eskola guzietan. Galdezkatuak izan direnen %80ak baino gehiagok dio lan baldintzak prekarioak badirela ikastetxeetan.

LAB a distribué une enquête sur la précarité en milieu scolaire dans les secteurs du privé et du public en Pays Basque Nord. Parmi les sondées, plus de 80% pensent que les conditions de travail sont précaires dans les établissements scolaires.

INKESTEN EMAITZAK [PDF]
RÉSULTAT DE L'ENQUÊTE [PDF]

LABen 9 garren Biltzar Nagusia