Urte berri on eta erretreta on bizirik direnentzat!

2023-01-18  

Urtarrilean, ohituraz agiantza hoberenak eskaintzen dira. Sindikatuak ez dio ihes egiten, eta urte berri ona opa dizue guziei, alaitasunez eta barrez betea. Hala ere, hitz hauek barnehuts egon daitezke atzerapen eta bortitzkeria sozialez beteriko urte hasiera honetan. 2023 borrokaren eta garaipenen urtea izan dadila!

irudia

2022an, LABek bere erroztatze sindikala indartu du. Abenduko hauteskundeetan, 135 hautagaitza aurkeztu ditugu Funtzio Publikoaren hiru ardatzetan (lurraldekoa, ospitalekoa eta estatukoa), eta zerrenda ugari Batzorde Sozial eta Ekonomikoko hauteskundeetan [CSE]  industria eta zerbitzu pribatuetako sektoreetan. Emaitzei dagokienez, enpresetan eta kolektibitateetan jarleku kopurua handitu dugu, baita lortutako botoen kopurua ere.

Jakina, Ipar Euskal Herriako emaitzak oraindik ezin dira ezagutu. Aldarrikapen hori areagotzen eta indartzen segituko dugu, ezinbesteko giltza baita lan eta bizi baldintza duinen alde indar harreman eraginkorra eraikitzeko.

 

Txalo handi bat ordezkari berriei, eta ongi etorri kide berriei!
Borroka ainitz daude gure aitzinean!

 

Erretreta bat bizirik dagoenetzat:  erreforma honi EZ!

Egutegia hainbat aldiz atzeratu ondoren, Macron gobernuak erretreta erreforma aurkeztu du azkenean.

Sorpresarik gabe, funtsik gabekoa, bidegabea eta bortitza da.

 

Erreforma hau banaketa sistemaren begiratzeko dela diote. Egungo sistema ez dago arriskuan. 2022an, 3 miliar euroko soberakina badu. Erretreten Orientazio Kontseiluaren (COR) arabera, datozen urteetan sistema defizitarioa bihurtzen bada ere, orekara itzultzea (baita soberakinera ere) aurreikusia da, erreforma berri hori gabe. Beraz, kapitalaren interesei erantzuteko hautu politikoa da: gastu soziala kosta ahala kosta murrizteko. Erreforma horrek egungo sistemaren elkartasun-printzipioa gaitzesten du, eta ahuldu egiten du. Azken finean, norbera bere buruarentzat kapitalizatzera bultzatzen du, aberatsenei beste behin ere mesede eginez.

Macron azken 50 urteetan gaizkienik hautatutako frantses lehendakaria da: bildu duen boz kopuru apalak ez dio erreformaren egiteko zilegitasuna ematen. Lehendakaritzako gutxiengoak ez du baztertzen indarrezko aplikazio bat, 49.3 artikulua erabiliz beste behin ere. Frantses estatuan dagoen eztabaida demokratikoaren maila tamalgarriaren froga. Azken ikerketak eztabaidaezinak dira: Frantziako biztanleen %68 60 urterekin urterekin erretreta hartzearen alde da.

Azkenik, erreforma honek langile asko hiltzera kondenatzen ditu, lanean edo erretretaren lehen urteetan.

 

LABek 60 urterekin eta pentsio osoarekin erretiratzeko eskubidea aldarrikatzen du, duinki eta osasun onean!

Erretreta bizirik daudenentzat!

 

 

Eraiki dezagun Euskal Herrian erretreta sistema publikoa eta bidezkoa guztiontzat!

Sistema kapitalistaren aitzinean, antola dezagun arrapostu soziala!

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian