URRIAREN 9AN, PREKARITATEARI STOP! URRIAREN 9AN, DENOK GREBARA!

2018-10-02  

Pariseko sindikatu "haundiek" urriak 9an asteartearekin mobilizazio egun bat antolatzea erabaki dute. Beste behin ere, ez dugu behar genukeen informazio guzia aski goiz ukan eta ondorioz ez digu iritzi garbirik ukaiteko eta ongi antolatzeko paradarik eman... Zailtasun horiek hor izanki ere, pentsatzen dugu ezinbestekoa zaigula, ahal den heinean, langilegoaren batasuna mantentzea eta hortako LAB ek ere deitzen du urriaren 9ko grebara.

irudia

Pariseko sindikatu "haundiek" urriak 9an asteartearekin mobilizazio egun bat antolatzea erabaki dute. Beste behin ere, ez dugu behar genukeen informazio guzia aski goiz ukan eta ondorioz ez digu iritzi garbirik ukaiteko eta ongi antolatzeko paradarik eman...

Nahiz eta lokalki indar harreman haundigoa izaiteko aukerak izan, zoritxarrez oraindik ez gira edo dira hortan. Zailtasun horiek hor izanki ere, pentsatzen dugu ezinbestekoa zaigula, ahal den heinean, langilegoaren batasuna mantentzea.

Betidanik erran dugu langilegoaren interesak sindikatuen interesen gainetik izan behar direla. Hortaz, gu ere lanbide edo ofizio guziei eta ikasleei luzatua den mobilizazio eta greba deialdira batuko gira. Mobilizazioak gobernamenduaren politikaq sozial "ideologikoa" salatzea du helburu bainan baita ere gure eskubide sozialak hobetzeko. Langile guziak deitzen ditugu gobernamenduaren politiken aurka manifestatzea, politika horiek sektore guzietara prekaritate gehio ekartzen bait dute:

- lan kodigoaren haustea, finantza logika eta ultraliberala inposatuz, langileen babesaren kaltean nagusien aurrean.

- publikoan, zor publikoa argudiatuz, indize puntua izoztuz, funtzio publikoko langileen lan baldintzak okertzen dituztelako.

- datorren hilabetetan, Pole emploi edota erretreten erreformak bultzatu nahi ditu gobernuak. Horiek ere prekaritate gehiago sortuko dutelako.

Baitezpadakoa iduritzen zaigu hala ere salaketaz gain alternatibak proposatu eta eraikitzea gaur egun dugun joera hori gibelarazteko.

Har ditzagun beharrezkoak ditugun tresna, eskumen eta baliabideak egiazko elkartasunezko ekonomia sozial bat segurtatzeko gure lurraldeetan. Antola gaitezen kalitazteko zerbitzu publikoak eta « zirkuitu motzetan » oinarritua eta ingurumen zein sozial dimentsioak kontutan hartuko dituen bertako ekonomia bat eraikitzeko. Ekonomia berlokalizatzea, ingurumena errespetatzea, gizakien ongi izana bermatu eta langilegoaren lan baldintzak hobetzea izan behar dira gure lehentasunak. Eraiki dezagun gure etorkizuna hemen elkarrekin

URRIAK 9 AN DENOK GREBARA! 10.30ETAN MANIFA BAIONAN ST URSULETIK.

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian