Zertan da Tokiko Batzorde Parekidearen proiektua, "Commission Paritaire Territoriale" (CPT) delakoaren proiektua?

2017-06-13  

LAB sindikatuak bere afiliatuen batzar bat antolatzen du heldu den ekainaren 22an, arratsaldeko 6etatik goiti bere Baionako egoitzan.

irudia

2012 tik LAB ek bere Bertan Erabaki proiektua eramaten du,hemen Euskal Herriko lurraldean erabakitzeko eremu bat aldarrikatuz (CPL gisako bat)

2014 ko Biltzar Nagusian erabaki genuen "Lurraldeko sozial elkarrizketa" batzordean sartzea justuki epe labur batean CPL moduko tresna baten sortzeko aukera susmatzen genuelako baina azkenean badakigu ez dela pentsatua bezain laster eginen...

Azken hilabete hauetan, eta bereziki gure TPE emaitza onei esker, CGT rekin ditugun harremanak aldatu dira baina ez aski CPT horren inguruko lana elkar eramateko. Heldu den Ekainaren 23 an DST batzorde hori elkarte bat bilakatuko da eta ez pentsatua genuen bezala CPT bat.

Beraz jakin dezazuen zuzen horren atzean zer den jokoan eta LAB ek  zein posizio mantendu nahi duen, zuekin aipatzea derrigorrezkoa iduritzen zaigu.

Horrez gain, ikusi eta eztabaidatu nahi dugu zuekin heldu den hilabeteetan eraman beharko ditugun borrokei buruz bai enpresetan eta bai karrikan.

Hara zergatik ekainaren 22 an gomitatzen zaituztegu arratsaldeko 6 etan gure Baionako egoitzan gai guzti hauetaz mintzatzeko. Animatu! Denon artean erabaki dezagun.
 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian