Solidaires-en Biltzar Nagusian elkarlanean aritzea defendatu dugu

2017-06-17  

2017ko ekainaren 13an egin den Solidaires-en Biltzar Nagusian parte hartu du LAB sindikatuak.

irudia

2017ko ekainaren 13an egin den Solidaires-en Biltzar Nagusian parte hartu du LAB sindikatuak. Bertan, gu bezala, nazioarteko beste hainbat sindikatu egon dira presente. Batzar honetan amankomunean ditugun baloreetan berresteko aukera izan dugu. Hau da kontra botereko sindikalgintza aldarrikatzen dugu, antikapitalista, ekologista, independientea, antikolonialista, internazionalista eta errepresio forma gustien kontra borrokatzen dena. Guzti hau ebazpen batean jasota gelditu da.

Kontinente guzietan kapitalistek eta sistema honen zerbitzura daudenek gogorki erasotzen dituzte langileak. Minoria batek populakuntzaren gehiengoaren explotazioare kontura lortzen ditu irabaziak. Langileek sortutako aberastasuna klase dominantearen esku geratzen da. Gaur egun pairatzen dugun egoeran ardura zuzena dute multinazional handiek, ondorio larriak eraginez eremu sozial eta ekologikoan. Beraz garrantzitsua da sindikatuen arteko harreman indartzea nazioarte mailan ere. 

Orain arte sindikalgintza langile mugimenduak bere eskubideak defendatzeko izan duen tresna izan da, baina egoera haratago joatea eskatzen du beste kolektibo ete eragile sozialekin bat egin behar dugu aldaketa eragin nahi badugu. Solidaires-eko Biltzarrean bildu garen sindikatuak norabide honetan urratsak emateko apustua egiten dugu.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian