Sokoako langileek segitzen dute mobilizaturik

2017-05-06  

Mobilizazio egun berri bat iragan da ostiral hontan Hendaiako Sokoa lantegian. Egun osoan zehar langileek ekintza desberdinak antolatu dituzte bainan zuzendaritzak bere postura zerratua atxikitzen du.

irudia

Erabaki zuten bezala, langileak goizeko 8etan bildu dira Sokoberrin eta biltzar nagusi bat antolatu. Proposamen berri bat egitea zuzendaritzari bozkatu dute.

Ondotik, 9ak aldera, denak zuzendaritzaren egoitzara  mugitu dira, langileen ordezkariek proposamen berri hori eramanez.

Bi ordu beranto zuzendaritzak bere ezetza jakinarazten zuen...

Arratsaldean, Administrazio Kontseiluaren bilkura aukera berri bat izan da langileentzat haien ez ulertzea eta hasarrea ezagutarazteko kontseiluko kideei... Maleruski, azken hauek "eskapatu" dira erranez gaia ez dela haien konpetenzietan sartzen eta azpimarratuz ere konfientza egiten dutela zuzendariei...

Langileek erabaki dute segitzea mobilizatzen.

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Lehen Brigada Soziala osatua

Euskal Herria Macron legetik kanpo

ekimen ibiltaria: Lan duina bizi duina!

Kanporatzerik ez! Ikatza Sokoa-ko nagusientzat!

IRITSI DA EGUNA! ONGI ETORRI RAFA!