PREKARITATEA HILTZAILEA!

2017-04-28  

Lan osasunari buruzko nazio arteko eguna kari, LAB sindikatuak ekintza bat bururatu du ostiral goiz hontan Baionan.

irudia

LAB sindikatuko hamar bat militantek lan istripu simulazio bat antolatu dute Baionako Herriko etxearen aintzinean.

Ekintza honen bidez LAB-ek salatu du egunero Frantses estaduan langile bat hiltzen dela bere lan tokian, eta Euskal Herrian, 50 bat hil urtero!

Egoera larria da eta alta arduradun politikoak eta lantegietako nagusiak ez dira gai hortaz mintzo.

LABek uste du beharrezkoa dela sindikatek kolektiboki lan egitea gai honen inguruan.

Hortarako, hil bat gertatzen denean lan istripuz ekintza protokolo bat lantzeko bilkur proposamen bat luzatzen du beste sindikatueri. Hitz ordua: maiatzaren 3an, asteazkena, arratsaldeko 3etan Baionako lan burtsan.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian