Paueko Laborantza Ganbarako hauteskundeak : nire bozka LAB!

2019-01-22  

Urtarrilaren 31an, Pirineo Atlantikoko laborantza ganbarako hauteskundeak izango dira. 3A eta 3B Langileen kolegioetan zerrenda bat aurkezten dugu.

irudia

Urtarrilaren 31an, Pirineo Atlantikoko laborantza ganbarako hauteskundeak izango dira. 3A eta 3B Langileen kolegioetan zerrenda bat aurkezten dugu.

LAB, Euskal Herri osoan hedaturik den sindikata bakarra da. Gauza bakoitza merkantzia bilakarazi duen kapitalismoaren parean, LABek lansindikal alternatiboa egiten du.

Gure sindikalismoa parte hartzailea, internazionalista, antikapitalista, feminista eta elkartasunezkoa da. LAB ontasunen eta lanaren partekatze xuxenaren alde borrokatzen da. 

Tokiko errealitateari eta beharrei egokitzen den sindikalismoa bultzatzen dugu, langileen arraguretatik ahal bezain hurbil izateko.

Zirkuito motzean kontsumituz eta bertako laborantza erresponsable bat sustengatuz, gure enpleguaren alde egiten dugu. 

Laborantzan ere, langileen aldarrikapenak defenda ditzagun :

- Lan balditzen hobetzea

- Oren guztiak deklaratuak eta pagatuak izaitea

- Guttieneko 1500 euroko hilabete saria garbia denentzat

- Kontratu prekario eta lanaldi partzial inposatuen debekatzea

- Lan orenen barnean kalitatezko formakuntza profesionalaren egiteko eskubidea

 

Euskal Herrirako lan negoziazio koadro berezia. Euskal Herri osoko laborantza ordezkatuko duen egitura aldarrikatzen dugu.

URTARRILAREN 31an NIRE BOZKA LAB, EU VOTA LAB!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian