MUNDU JUSTU, JASANGARRI, SOLIDARIO ETA BAKETSU BATEN ALDE : GU GARA ALTERNATIBA!

2022-04-20  

Guk, gizarte eraldaketarako mugimenduko eragile eta sindikatuok, Maiatzaren lehen bateratura deitzen dugu.

irudia

Inoiz baino beharrezkoagoa da gure indarrak batzea eta bizia eta lurra suntsitzen dituen sistema kapitalistaren aurrean alternatiba sinesgarri eta iraunkorra eraikitzea.

Aukera hori guztiei lan duina emanez soilik egin ahal izango da, zerbitzu publikoak indartuz, ingurumenarekin dugun harremana errotik aldatuz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna jarriz, gure lurraldeetan pertsona migratzaileak duintasunez hartuz eta eskuineko muturarren ideien aurka etengabe borrokatuz! 

 

 

BIZIGARRIA DEN LAN BAT!

 

Kapitalismoa krisiez baliatzen da etekin gero eta gehiagoren egiteko, gure lan baldintzak fundituz eta enplegua prekario bilakaraziz. Langileok, langabetuok, ikasleok, erretretatuok... prekaritatean edo gabezian erortzen ari gira, gero eta gehiago. Fermuki galdetzen dugu gure lan baldintzak hobetuak izan daitezen, gure hilabete edo erretreta sariak emendatuak, bakotxa duinki bizi dadin. Denek ukan behar dugu etxebizitza, janari sanoa, artak, hezkuntza eta kultura behar bezala eskuratzeko manera.

 

 

 

ZERBITZU PUBLIKO AZKAR BAT!

 

Zerbitzu publikoak denen ondasuna dira, gure jendartearen oinarria. Azken urte hauek erakutsi dute funtsezkoak direla. Alta, azken aurrekondu eta erabaki politikoek frogatzen digute dena egina dela horien funditzeko. Bil gaitezen zerbitzu publikoen garapenaren alde, gizartearen beharrer erantzuteko, osagarri, hezkuntza, garraio, ur eta energia arloetan. Elkartasuna oinarri, zerbitzu publikoek denen arteko berdintasuna segurtatu behar dute.

 

 

 

ITXURALDAKETA EKOLOGIKO BAT!

 

Larrialdi klimatikoa errealitatean sartua zaigu, gure belaunaldiaren eta ondokoenaren egun guzietako oreka mehatxatzen du. Klima gero eta fiteago berotzen ari zaigu, politikarien gelditasunak lekua segidan utzi behar dio ekintzari eta elkartasunari, klimaren berotzea +1,5°C-tan mugatzeko gisan. Gure jendarteko sektore guziak sakonki erreformatuak izan behar dira, eraldaketa ekologiko eta sozialaren hasteko. Gure geroa justu, iraunkor eta onargarria izateko bide bakarra da.

 

 

 

EMAZTEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA!

 

Emazteek eta gizonek eskuratzen dituzten lan sarien arteko desberdintasuna segidan desagerrarazi behar da. Berdintasun profesionala, lanbideetako mistotasuna, pentsione duinak eta funtsezko tresnak segidan plantan ezarri behar dira bortizkeria sexual eta sexisten kontra borrokatzeko. Emazteek dituzte gehienik lan partzialak jasaiten, emazteek dute gehienik lanbide profesionala bazter uzten etxeko betekizunak beren kargu hartzeko edo haurren hezkuntzaz arduratzeko, horrek ekartzen duen ardura soberakinarekin. Anitzetan, beren asteden edo aisialdi denboraldien eta engaiamendu sozio-politikoen kalteetan egiten dute, nahiz eta horiek beharrezkoak izan herritarrak beren buruen jabe izateko.

 

 

 

MIGRATZAILEEN HARRERA!

 

Egonaldi-baimen agirik gabe, migratzaile ainitzek ezin dute lanik aurkitu. Laguntza juridikorik gabe, ustiaketan eta miserian sartzen dira. Fermuki galdetzen dugu erregulartuak izan daitezen, lan bati esker edo lan egiteko hitzarmen bati esker. Fermuki galdetzen ere dugu gazteenak eskolatuak izan daitezen (dispositibo inklusiboetan) eta Estatuak haien oinarrizko beharrak bere kargu har ditzan, ez badira beste manera batez lagunduak. Hemendik iragaiten direnentzat, fermuki galdetzen dugu batzarri duina, segurtasuna bermatzen diena, baldintzarik gabekoa, edozoin tokitatik etorririk ere, eta edozoin larru kolore, erlijio edo herritartasun izanik ere. Diskriminaziorik gabeko batzarria segurtatu behar zaie.

 

 

ATZOKO, EGUNGO ETA BIHARKO LANGILEAK:

 

 

MAIATZAREN 1eko MANIFESTALDIAK:
BAIONAN : 11:00 Lan Burtxatik
MAULEN : 11:00 Gurutze Xuritik

 

 

 

CGT / BIZI! / FSU / ALDA / EBA / CFDT / ETORKINEKIN Solidarite migrants / LAB 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian