MOBILIZAZIO ASTE BERRI BAT!

2016-06-04  

Ekaina hastapen hontan, mobilizazio berriak antolatuak izan dira Ipar Euskal Herrian, El Khomri Lan legearen proiektua salatzeko. Asteazkenean, Pausuko zubia blokatu dute (argazkia) eta ondotik autopistako Biriatuko ordainlekua, ostegunean, 1000 bat pertsunek manifestatu dute Baionan eta ondotik batzu joan dira Landesetako Benesse-Marenneko ordainlekua blokatzera, eta azkenik, ostiralean, treinbideetako langileek ekintza bat antolatu dute Baionako geltokian.

irudia

Asteazkenean, "jusqu'au retrait" kolektiboak deiturik, 200 bat pertsunek blokatu dute Pausuko zubia El Khomri lege proiektua salatzeko. Hauen artean, LAB, EH Bai eta Aitzinako militanteak, baita Hego aldeko LAB eta Comisiones obreraseko militante batzu lotu. Pixkat geroxo treinbideetako ehun bat langile lotu dira ekintzari eta manifestariak joan dira autopistako Biriatuko ordainlekua blokatzera 2 orduz.

Biharamunean, 1000 pertsuna pasaturik ibili dira Baionako karriketan zehar eta arratsalde hastapenean batzu joan dira Landesetako Benesse-Marenneko ordainleku blokatzea laguntzera.

Ostiralean berriz, goizeko 6etatik, treinbideetako langileek Baionako geltokia okupatu dute baita geltokitik abiatzen diren autobusak blokatu. Mobilizazio egun berri bat antolatua dute ekainaren 6an Donibane Lohitzunen.

Aintzineko astean baino jende gutiagok parte hartu badu ere mobilizazioetan, protestak azkar segitzen du eta ondoko egunak erabakigarriak izan behar lukete!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian