Migrazioen ihardunaldiak Euskal Herrian

2018-03-28  

Etorkinekin kolektiboak Migrazioen ihardunaldietara gonbitatzen zaitu antolatzaile taldearekin batera tokiko eragilez osatua, hala nola Les Bascos, LAB sindikatua, Migranteen kolektiboa, LDH, Solidaires.... Ihardunaldiak ESTIA eskolan antolatuak dira, Bidarten (ikus behereko mapa) apirilaren 7an, goizeko 9tik goiti arratseko 6ak arte.

irudia

Migrazioen ihardunaldiak, zer dira ?

Testuingurua

Joan den ekainean, 470 elkarte eta herritar kolektiboek frantses presidentea eta bere gobernamenduari deia luzatu zuten frantses estatu mailako migrazio politikari buruzko konferentzia bat antolatzeko.

Gobernamenduak segidarik ez duelako eman eta, elkarte eta herritar kolektiboek antolatzea erabaki dute haien terrenoko ezagupena, eskaerak eta proposamenak publikoak egitea eta ahaldunak bilakatzea. 2017Ko azaroaren 21an Parisen, elkarte delegazio batek prentsaurreko baten bidez Migrazioen ihardunaldien abiatzea iragarri du.

Tokiko topaketen helburuak

  • terrenoko egoeraren argazki amankomun bat egiteko, ezagutzen diren arazoekin, plantean ezarriak izan diren tokiko politikak eta eramanak izan diren dinamikak...

  • kolektiboki ezin jasanezkoa eta onartezina den egoera salatzea

  • herritarrak eta gizarte zibila antolatu proposamenak egiteko eta praktika berriak asmatzeko gai dela erakustea

 

Frantses estatu mailako elkarte eta tokiko elkarte eta kolektiboei esker antolatzen dira Migrazioen ihardunaldiak. Konkretuki, ahal bezain jende elkarrekin biltzea da helburua eta gai hori aipa dezaten metologia bat segituz. Ideia da hortik proposamen konkretu batzuekin ateratzea.

Gogoeta eta eztabaida egun bat antolatzea oso garrantzitsua iduritzen zaigu beste migrazio politika bat asmatzeko.

 

Euskal Herriko Migrazioen ihardunaldien antolatzaileen taldea.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian