MARTXOAREN 8an DENOK KARRIKARA !

2019-02-27  

Martxoaren 8an, LAB bere afiliatuak eta langile guziak grebara deitzen ditu.

irudia

Joan den urtean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deiturik, martxoaren 8a borroka eta greba eguna izan zen emazteentzat. Ipar Euskal Herrian, LAB sindikatuak grebara eta mobilizazioetara deituz Emazte Grebalarien Asanbladaren iniziatiba sustengatu zuen.

Indarkeria matxista, arrazakeria instituzionalizatua, lan esplotatzioa, kontsumo basatia, ezberditasunak lan sarietan eta erretratadunen pentsioetan, diskriminazioa lan hartzetan… Aurten ere, karrikan izanen gira !

Martxoaren 8an, LABek bere afiliatuak eta langile guziak grebara deitzen ditu. Emazte Grebalarien Asanbladak mobilizazioak antolatzen ditu eta bi hitzordu bereziak Baionan : piknika feminista eguerditan eta arratsaldeko 6ak terditan manifestaldia.

Indarkeria matxista lan zentroetan eguneroko ogia da. Eskubideak pribilegio direla sinestarazten digute eta konplexurik gabe murrizten dizkigute edo deuseztatuko dituztela mehatxatzen gaituzte.

Zaintza laneko grebara deitzen dugu ere bai. Gehienetan emazteen eskutan gelditzen direlako eta errekonozimendurik gabe.

Honen aitzinean ez gira besoak gurutzatuta geldituko, horrelakorik sekula ez egin. Martxoaren 8an, 9an, 10ean eta egunero karrikara ateratzeko arrazioak soberan baditugu eta ez gira beldur, baditugu mila motibo eta ez dugu utziko. Euskal Herri aske, feminista, antikapitalista eta antiarrazistan sinesten dugulako. LAB, sindikalismo feministaz, egunero ari garelako borrokan hiltzen gaituen sistema kapitalista heteropatriarkal honen kontra, lantokietan, bai etxeetan eta karrikan.

Kapitala hautsi, biziari eutsi !

Martxoaren 8an, sistema kapitalista heteropatriarkala honen aitzinean GREBA FEMINISTA !

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian