Maiatzak 1 - Egin dezagun posible!

2022-04-22  

Pandemiatik atera eta orain gerra dugu albiste. Egoera batean nahiz bestean patronalaren interesak dira lehentasun. Pandemian zehar farmazeutikak aberastu ziren, eta orain armagintza eta energia trasnazionalen txanda da.

irudia

Langileok, aldiz, gero eta txiroagoak gara. Prezioak gure soldaten gainetik ari dira hazten. Zerbitzu publikoek ez dituzte herritar guztien osasuna, hezkuntza edota etxe- bizitza beharrak asetzen. Bizitzari eusteko ezinbestekoak diren zaintza lanek emakumeen* bizkar jarraitzen dute.

 

Finean, testuinguruak aldatzen dira, baina oinarrian dagoen arazoa bera da: egungo sistema ekonomiko eta soziala, bidegabea izateaz gain, bideraezina da. Energia eta materialak agortzen ari dira, larrialdi klimatikoa areagotzen.

Eta baliabideak gero eta urriagoak eskuratzeko gerra militar eta komertzialak ari dira ugaritzen. Honen guztiaren ondorioz, gero eta herritar gehiago migratzera behartuak dira.

 

Zorionez alternatiba badago: planetaren baliabideak mugatuak direla aintzat hartuta, eredu ekologikoki sostengarria ezarri eta birbanaketa politikak bultzatzea. Enplegua, zaintza lanak eta ondasuna banatzea. Horixe LABek proposatzen duen “banaketa hirukoitza”ren funtsa.

 

Erronka globala da, baina herrialdez herrialde gauzatu beharrekoa. Euskal Herrian egin ahal izateko estatu tresnak behar ditugu: Euskal Lan Kodea eta Euskal Gizarte Segurantza. Burujabetza eskuratzea behar dugu, Madrilen eta Parisen posible ez diren aldaketak Euskal Herrian gauzatu ahal izateko. Urratsak eman ditzagun gaurdanik.

Lantoki eta sektore mailan borrokak piztu ditzagun. Politika publikoak aldatzeko borroka egin dezagun.

Eraiki ditzagun hemen eta orain elkarrekin tokiko negoziazio eremuak, pribatuan bai publikoan.

 

Bertan erabaki!

 

 

Altxa eta abian jar gaitezen!

 

  • Euskal Nan Kode eta Gizarte Segurantza propioarekin zer defendatzen dugu?

 

  • Nan guziak aitortu. Zaintza lanaldiaz gogeta egin: nola bermatu banatuko dela? Gutienegorik jarri beharko litzateke? Gehienekorik?

 

  • Enpleguak zaintza laie espazio emateko: 30 orduko lanaldia.

 

  • Erantzunkidetasunez hartuko Den zaintzagatiko etete ordaindua: proprio sortutako funts batetik batazbesteko soldataren adina bermatuko (2300euro).

 

  • 1663 euro gutieneko soldata.

 

  • Enplegu bermatua. 30 orduko lanaldiaz enplegua banatu. Sozialki beharrekoa den eremuetan enplegua sortu.

 

  • Enplegua bermatu ezean, Gobernuak kotizatuko duen 1663 euroko kalteordain unibertsala eman beharko dio langileari.

 

  • Erretiro Adina: 60 urge. Gutieneko solfataren haineko erretreta saria denentzat.

 

 

 

 

MAIATZAREN 1eko MANIFESTALDIAK :

 

BAIONA : 11etan Lan Burtxatik

MAULE : 11etan Gurutze Xuritik

 

 

 

ZAINTZA LANAK / ENPLEGUA / ONDASUNA BANATU! 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian