LARRIALDI EGOERAREN KONTRA!

2017-07-18  

LAB sindikatuak, beste elkarte, alderdi ta sindikatukin batera, elkarretaratze bat antolatzen du Baionako suprefeturaren aintzinean, uztailaren 18 hontan arratsaldeko 6 terdietatik goiti, onartezinak diren demokraziaren aurkako prozeduren igotzea salatzeko.

irudia

Elkarretaratzea larrialdi egoeraren kontra

Elkarretaratze deia Baionako suprefetura aitzinean uztailaren 18an, arrats. 6:30
Izenpetzen duten erakundeek antolatzen dute elkarretaratze hau, onartezinak diren demokraziaren aurkako prozeduren igotzea salatzeko.

Gaur-egun gobernamenduak 6garren aldiz luzatua izan den salbuespen egoera ezin-itzulizkoa izan dadin nahi du, zuzenbide arruntean sartuz betirako.

Ondoko egunetan, gobernamenduak “barneko segurtasuna eta terrorismoaren kontrako borroka indartzeko” lege proiektu bat aurkeztu nahi du parlamentuan, helburua salbuespen legea den larrialdi egoera ordezkatzea delarik.
Horretarako martxan jartzen du parlamentarioko larrialdi prozedura, aldi bat gehiago eztabaida bahituko duena, parlamentarioei kenduz testu egitasmoa, eta oreka demokratikoei buruzko ondorioak, behar den gibelapenarekin aztertzeko ahala.

1986ez geroztik gobernamendu ezberdinek – eskuinekoak nahiz sozialistak – hogei bat “terrorismoaren aurkako” lege metatu ditu, estatu sekuritarioa bideratuz, banako eta kolektiboko askatasunak aldi oro gehiago kentzen dituena.

Egoera berezi eta mugatu bati buru-egiteko, presaka hartuak diren neurri horiek, eta beti tarrapatan onartuak, mugimendu sozialak dituzte jomugan ere, ondoko adibideak adibide :

  • Manifestatzeko debekuak (2015ean, 155 manifestazio debekatuak eta 600 pertsonek ezin iean dute manifestatu)
  • Egonaldi debekua (700 bat, manifestazio batetara joaiteko debekutzat baliatuak)

Instituzionalizatutako larrialdiko egoerak herritarren desadostasuna eta haserrea beldurraren bidez isilaraztea helburua du besteak beste. “Deus ez direnak” gaizki ezagutzea da !

 

Izenpetzaileak : AKM – CDDHPB – CGT Territoriaux – EHBAI – EELV – France Insoumise ––Indar-Beltza – LAB – LDH Pays Basque – NPA Pays Basque- PCF64 – Solidaires Pays Basque – Syndicat des avocat-e-s du Pays Basque

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian