LABek Air Franceko langileei beren borrokan segitzeko sustengua helarazi nahi die

2015-10-13  

LABek elkartasuna adierazi nahi die, AirFrance’ko langileei eta batez ere, urriaren 5eko istiluen ondorioz atxilotuak izan direnei.

Behingoagatik, langileon hezurmuineraino sartu diguten beldurra, sortzaileen aurpegietan ikusi zen momentu batez. Behingoagatik, langileongan hainbeste egonezin, depresio, prekarietate, lanistripu, suizidio; …. sortarazten digutenek, beren azalean sentitu ahal izan zuten (minutu gutxi batzuez behintzat), guzti horrek sor dezakeen haserrea.

Horregaitik LABek Air Franceko langileak, beren borrokan segitzeko sustengua helarazi nahi die.

Ez gaituzte kikilduko !!!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!

Lehen Brigada Soziala osatua

Euskal Herria Macron legetik kanpo