LAB igandeko lanaren kontra borrokan !!

2015-12-05  

Donibane lohitzune eta Hendaiako Herriko Etxeek eskatu digute gure irritzia datorren urtean denda batzuk igandetan irekitzeko !!! Betidanik LAB igandeko lanaren kontra posizionatu da eta horrela segituko dugu borrokan.

irudia

LABek uste du igandetako lana orokortzen segitu ezkero, besta egunak egun arruntak bilakatuko direla, komertzioaren logikak, lagunarte eta familiarteari aurre hartuz.

 

ASKATASUN FALTSU BAT DA !!!

 

Igande eta besta egunetako lanak, dugun bizimodu eta elkarbizitza goitik behera aldatzen du. Hazkundea eta lanpostuak sortuko dituelaren aitzakipean, gure jendarte ereduaren funtsezko aldaketa.

 

Gure denboraren suntsiketa besterik ez da ! Hezkuntzari, pausatzeari, kulturari, aisialdiari eskeintzen diogun denboraren desegitea; gure ingurukoekin pasatzen dugun denboraren ezabapena; haur, iloba, guraso ta aitonamonekin, hurbilekoekin eta lagunekin elkarbiziz pasatzen dugun denbora desagertaraztea.

 

Igande ta besta egunetako lana, langileon sasi borondatearen gibelean ezkutatu nahi izatea, ziria sartzen saiatzea da ! Badakigu biziki untsa nagusi eta langileen arteko subordinazio harreman bat existitzen dela !

 

Era berean, egungo soldata apalek, langile kopuru eskasek, eta egoera prekarioek (batez ere emazteen kasuan), igande eta besta egunetan lan egitera behartzen ditu hainbat eta hainbat ; beren egoera sozial zailean gehiago ondoratuz. Guzti honek ezin gaitu axolagabe utzi !

 

Igande eta besta egunetako pausa, atzoko langileen borroken lorpen sozial garrantzitsua izan zen. Egun, betikoen sakelak betetzen dituen kontsumismo itsu baten mesedetan, kolokan jartzen ari dena.

 

Zabal gaitezen arteari, kulturari, naturari eta harremanei !!!

Astelehenetik igandearteko kontsumismoa baino ainitzen gauza gehiago bada, persona osoak sentí gaitezen !!!

Lehen Brigada Soziala osatua

Euskal Herria Macron legetik kanpo

ekimen ibiltaria: Lan duina bizi duina!

Kanporatzerik ez! Ikatza Sokoa-ko nagusientzat!