Konponbide gosez PRESOAK ETXERAT!

2017-07-08  

Gizarte zibileko gazte talde batek bi asteko baraualdi bat abiatu du larunbat hontan Hiriburun. Bakearen artisauek irekitako bideari lotzen dira eta abenduaren 9ko Pariseko mobilizazioara joateko deia zabaltzen dute. LAB sindikatuak baraualdi txanda bat hartuko du uztailaren 12an eta deia luzatzen du ahal bezain jende ator dadin gazte hauek sustengatzera.

irudia

Baraualdiak uztailaren 22a arte iraunen du eta prentsaurreko masibo batekin emanen zaio amaiera. Anartean egunero ekimen desberdinak antolatuak izango dira: mintzaldi, filma proiekzio eta beste.

Egunero ere, arratseko 7etan, elkarretaratze bat antolatua izango da (argazkian: lehen eguneko elkarretaratzea).

LAB sindikatuak baraualdi txanda bat hartuko du uztailaren 12an (goizeko 10etatik goiti , 24 orduz) eta egun berean, arratseko 7.30etan LABek parte hartuko du hitzaldi batean: "KARTZELA ETA LANA", CGT hospitalako kide batzuekin baita Gabi Mouesca.

Animatu! Zatozte gazte hauek sustengatzera!

Loturik: bi asteetako ekimen desberdinen egitaraua, baita gazteen adierazpena.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian