IREKIren mobilizazio nazionala Gasteizen ekainaren 17an

2017-06-07  

IREKIk heldu den ekainaren 17an mobilizazio handi bat antolatzen du Gasteizen. Herrika, auzoka, lantegika, talde ainitzek mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dute, espetxeetan preso edo ihesean direnekin kezkaturik. LAB sindikatuak deia luzatzen die ere bere afiliatuei.

irudia

Hona joan den martxo bukaeran mobilizazio hau aurkezteko egin zen prentsaurrekoa:

Ireki-k ekainaren 17rako mobilizazio nazionala deitu du Gasteizen

2017•03•30 Gaur eguerdiko 11:30etan, Andra Mari Zuriaren plazan eskeinitako prentsaurrekoan, Julen Mitxeltorena eta Andere Arriolabengoa, lan munduan preso eta iheslariaren etxeratzearen alde sinadurak biltzen ari den IREKI ekimenaren izenean zera iragarri dute:


- Ekainaren 17an mobilizazio nazionala deituko dutela Gasteizen, hain zuzen ere, lan mundua, errepresioa, eta gatazkaren ondoriok gordinki lotzen dituen hirian.

- Mobilizazioak “Martxa” formatoa izango duela adierazi dute, langile mugimenduak historikoki garatu duen mobilizazio eredua dela argudiatuz. Bi martxa abiatuko dira ordu berean, goizeko 11:00an: bata Arangiztik eta bestea Otazutik. Bi martxa hauekin euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ikur bilakatu diren bi gezi gorriak irudikatu nahi dituztela esan dute.

- Bi martxek “Andra Mari Zuriaren plazan” bat egin ostean, 12:30an manifestazio nazionala abiatuko da “Martxoaren 3”ko plazaraino, eta bertan ekitaldi berezi bat iragarri dute. Ekitaldiaren diseinuan langileen parte hartzea bilatu eta bultzatuko dutela esan dute, haien proposamenak eta iniziatibak bilduz, eta IREKIk duen web orrian erakusgai ipiniz.

Azkenik, ekitaldiaren amaieran IREKI ekimeneko kideek kurtsoan zehar egindako lanaren emaitzaren berri emango dutela adierazi dute, bereziki bi kontu argituz: Zenbat sinadura bildu dituzten eta noren esku utziko duten euskal langileengan bildutako atxikimendua.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian