Garaziko Carrefour Marketeko langileak hasarre!

2018-03-31  

Larunbat hontan, greba mugimendu bat antolatua zen frantses estadu mailan Carrefour saltokietan. Arrazoin nagusia: partizipazio prima zinez ttipitu bat langileentzat (57 euro inguru ), 356 milioi euro erreserbatu direnean denbora berean akzionistentzat! Garaziko saltokian bestalde, interesamenduaren ttipitze azkarra salatu dute, baita saltokia "lokazio kudeatzean" pasatzeko arriskua. LAB sindikatuaren laguntzarekin, langileek haien hasarrea jakinarazi dute.

irudia

610 euro inguru ukan zituztelarik joan den urtean, haurten 10 aldiz ttikiagoko partizipazio bat ukan dute Carrefoureko langileek, 57 euro inguru besterik ez, 356 milioi inguruko envelopa bat erreserbatu denean denbora berean akzionistentzat. Honek langile ainitzen hasarrea piztu du eta ondorioz greba egun handi bat antolatua izan da martxoaren 31a hontan.

220 saltokitik 160 saltokitan inguru langileek erakutsi dute haien hasarrea, egun osoko greba, blokatze edo zonbait orduko lan uzteekin.

Garaziko Carrefour Marketean 2 orduko lan uzte bat antolatu dute LAB sindikatuaren laguntzarekin. Txandaka langileak saltokiaren sartzean eman dira eta traktak zabaldu erosleei. Lehen aldikotz parte hartzen zuten holako mugimendu batean eta azpimarratzekoa da langileen  %87ak parte hartu duela ekintzan! 

(ikus trakta loturik)

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!

Lehen Brigada Soziala osatua

Euskal Herria Macron legetik kanpo

ekimen ibiltaria: Lan duina bizi duina!