Eta orain abenduaren 9an denok Parisera ! Presoak etxerat!

2017-07-22  

Larunbat goiz hontan amaitu da gazteek antolatutako bi asteko baraualdia, "konponbide gosez" ekimena. Prentsaurreko masibo baten bidez, gaztek ukan dituzten sustengu guziak eskertu dituzte, baita abenduaren 9an Parisen manifestatzeko deia luzatu. LAB sindikatuak txalotzen ditu gazte hauek eta bat egiten ere hauek luzatu deiarekin.

irudia

Hona gaztek prentsaurrekoan zabaldu mezua:

Dinamika honen bidez, gazteok gure ekarpena egin nahi izan diogu gatazkaren konponbide prozesuari.. Gaur, ekimen hau bukatutzat eman eta bilana egiteko tenorea dugu. Dakizuen bezala, ekimen honen xede nagusia Artisauek lortu bezala, Euskal Herriko gazteria bere aniztasunean konponbide prozesu integral baten alde saretzea zen. Zentzu horretan, gazte eremua osatzen duten eragile guziei Gazte Adierazpen amankomun baten izenpetzeko deia luzatu diegu.Adierazpen honekin, gazteok, ...konponbide prozesu integral baterako eta euskal presoen etxeratzearen aldeko konpromisu osoa hartu dugu, abenduaren 9ko Pariseko mobilizaziorat deituz. Bilan izigarri positiboa egiten dugu beraz eta ikustekoa da orain, heldu den hilabeteetan gazte sare horrek zer-nolako forma har lezaken.
Bestalde eta ohartuko zareten bezala, gazte eremutik haratago, Euskal Herria osatzen duten eragile ororen sustengua jasotzeko asmoa ere bagenuen. Horretaz ere bilan baikorra egiten dugu. Eragile edota pertsonalitate askoren sustengua jasotzeaz gain, azken hauen aniztasuna azpimarratzekoa da. Orain gazte bakoitzari eskuetan duen botila altxatzea galdeginen diogu. Keinu hau, baraualdian hartutako konpromiso bera gatazkaren konponbide integral baten alde eta azken euskal presoa askatu arteko, gazteon engaiamenduaren ikurra izan dadila.
Gaurkoa, bide luze baten hastapena besterik ez da, baina gazteok ere eginen dugu bide. Eta euskal presoen askapenerantz, salbuespen legediak lehenbailehen deuseztea dagokigu !

Azkenik, guzti hau posible egin dutenei esker beroenak luzatu nahi dizkiegu lehenik eta behin hemen jo ta su lanean ibili diren gazteei, Hiriburuko herriko etxeari, beraien kabuz osasun segipena antolatu eta gutaz okupatu diren guziei sustengua erakutsi eta aldarriarekin bat egitera hurbildu den orori
MILA ESKER !
Abenduaren 9an gazteok Pariserat ! Konponbide gosez, euskal presoak etxerat !

 
"Nous les jeunes avons voulu faire une contribution à la dynamique de résolution du conflit en organisant un jeûne de deux semaines. Aujourd’hui, le moment est arrivé de mettre fin à cette action et de faire un bilan. Comme vous le savez, l’objectif de ce jeûne était d’arriver à réunir la jeunesse du Pays Basque, dans sa diversité, en faveur d’un processus de résolution intégral, comme l’avaient f...ait les Artisans. En ce sens, nous avons demandé aux acteurs qui font parti de la jeunesse de signer un Manifeste de la Jeunesse en commun. En signant ce manifeste, nous nous engageons en faveur du processus de résolution intégral et de la libération des prisonniers politiques basques, et nous appelons à participer à la mobilisation du 9 décembre à Paris. Donc, notre bilan est très positif.
D’autre part, comme vous avez surement constaté, nous avions la volonté de recevoir le soutien des acteurs faisant partie du Pays Basque, au-delà de la jeunesse. Notre bilan est là aussi très positif. En plus d’avoir reçu le soutien de nombreux acteurs et personnalités, nous soulignons leur diversité. À présent, nous demandons à chaque jeune de lever la bouteille qu’il tient entre ses mains. Que ce geste soit le symbole de l’engagement des jeunes, commencé durant le jeûne, en faveur de la résolution intégrale du conflit, jusqu’à ce que le dernier prisonnier soit libéré. C’est à nous d’en finir avec les mesures d’exception dans la voie de la libération des prisonniers basques !
Enfin, nous voulons remercier tous ceux qui ont rendu possible cette action :
En premier lieu, les jeunes qui ont travaillé ici jour et nuit
La mairie de Saint-Pierre d’Irube, ceux qui ont organisé le suivi médical et qui se sont occupés de nous, ceux qui nous ont soutenu et sont venus défendre la revendication
MERCI!
Nous, les jeunes, serons à Paris le 9 décembre ! Libération des prisonniers basques !"
 
 
 
 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

IRITSI DA EGUNA! ONGI ETORRI RAFA!

PREKARIETATEA BADA IKASTETXEETAN / LA PRECARITE DANS LES ETABLISSEMENTS SCOLAIRES EXISTE



LABek prekarietateari buruzko inkesta bat banatu du Ipar Euskal Herriko eskola guzietan. Galdezkatuak izan direnen %80ak baino gehiagok dio lan baldintzak prekarioak badirela ikastetxeetan.

LAB a distribué une enquête sur la précarité en milieu scolaire dans les secteurs du privé et du public en Pays Basque Nord. Parmi les sondées, plus de 80% pensent que les conditions de travail sont précaires dans les établissements scolaires.

INKESTEN EMAITZAK [PDF]
RÉSULTAT DE L'ENQUÊTE [PDF]

LABen 9 garren Biltzar Nagusia

2017-ko Maiatzak 1

LABen kilometroa Angelun (739) Lan munduan ere, EUSKARAZ!

Sindikatuen kilometroa Angelun: kilometroa 739, 18.51etan!

Pourquoi je vote LAB ?

#nirebozkaLAB #jevoteLAB

Zergatik LAB bozkatzen dut?

"JUSQU'AU RETRAIT" KOLEKTIBOAREN EKINTZA KANBON


Un collectif bloque l'université d'été du PS (64)