EPCI (edo HELEP), BAIETZA NAGUSI!!!

2016-05-04  

Asteartean (maiatzak 3), Ipar Euskal Herriko zazpi herrik hiri elkargo bakarraren alde bozkatu dute. Aintzineko astean biztanleriaren langa gainditu eta, bozkatze berri horiekin herrien kopuruaren baldintza bete da ere! 158tik 79! Ipar Euskal Herriak elkargo bakarra osatzeko bi baldintza bete behar zituen: herrien erdien oniritzia jasotzea eta biztanleen erdia horietan bizitzea. HORRI ESKER 2017an IPAR EUSKAL HERRIAK ELKARGO BAKARRA IZANEN DU!!!

irudia

Hastapenetik LAB sindikata EPCI (edo HELEP) baten alde posizionatu da, holako Euskal Herriko elkargo bakar batek errepresentatibitate sindikalaren lurralde ikuspegia ahalbideratu lukelako."EPCI bakarra lehen urratsa langileen lan baldintzak hobetzeko!!!"

2012tik LABek "BERTAN ERABAKI" borrokaren hildoarekin, negoziazio kolektiborako Ipar Euskal Herrirako eremu propio bat izatearen alde lanean ari da. LABentzat, Parisen erabakitzen den "eztabaida sozialari" alternatiba lokalak sortu behar dira!

Ipar Euskal Herriko negoziazio kolektiborako eremua sortzearen alde lanean ari da LAB, batetik CPL bat aldarrikatuz pribatuarentzat, bertako batzorde parekidea (centre paritaire local), eta bestetik, CDG bat funtzio publikoko, lekuko kudeaketa zentrua (centre de gestion local).

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian