Urriak 27an, elkartasun soziala eraikitzera goaz

2017-10-13  

19an, greban izango gara eta borrokan !! 27an elkartasun sozial berri bat sortzera goaz !

LAN DUINA - BIZI DUINA

« zerbait egin dezagun sozial eskubideak atzera ez egiteko »

« zerbait egin dezagun prekaritatearen aurka »

LAB ek borroka bide bat ideki nahi du prekaritatearen aurka; Euskal Herriko langile guztiei baliabide berri batzu emanez eta eskubide berri batzu irabaziz. Gobernamendu frantsesak lan kodigoarekin eramaten duen bermoldatze horrekin langile guztien eskubideak atakatzen ditu. Oraindik urrunago doazte haien erasoetan sektore guztietan « hierarkia normen » gibel emate horrekin. Prekaritatea normalizatu nahi dute.

Erreforma hori ez da inorentzat ona, ez langileentzat ez enpresa txikientzat. Alta Macronek ordonentzia horiek izenpetu ditu irailaren 22 an. Azken dekretuak urtarrilaren 1 an emanak izanen badira ere, orain egindakoak apligarriak dira segidan.

Badakigu LAB ek ez duela estatu frantses mailan eragiten ahalko nahi duen bezala, aldiz hemen Euskal Herrian gure lurraldean ahalegina eginen du.

Urtarrilaren 1 tik lurralde hori administratiboki ezagutua eta sortua da. Baliatu behar dugu hemengo langile guztiak behar den bezala babesteko. Baliabide eta tresna legalak baditugu baina berri batzu asmatu behar ditugu.

Enpresaz enpresako akordioak egiteko eskubidea emanez, Macron legeak, orain arte aplikatzen diren akordioak okerrago negoziatzeko parada ematen du. Hara zergatik dudarik gabe prekaritatea sortuko duen. LAB ek Macronen lege horri aurre eginen dio eta hortarako langileak babestuko dituen harresi sozial bat sortu nahi dugu . LAB ek negoziazio propio baten eremua lortzea aldarrikatzen du eta horren bidez hobeagoak diren akordioak Euskal Herrian mantentzeko.

Argi da lurraldeko akordio batzu posible direla eta langileentzat hobeagoak izan daitezkela.

LAB ek jadanik existizen diren tresna legal horiek erabiltzea du helburutzat eta epe motzean.

Euskal Herriko sindikatu guztiok nahikeria baldinbadugu egingarria da ! Harresi sozial hori itxoiterakoan LAB ek ezin du onatu prekaritatea hedatzea. Langileei erantzunak eman behar dira orain. Hara zergatik LAB ek borroka tresna berri bat asmatu duen « Euskal Herria Macron eremutik kanpo egon dadin »

Zinez orain hitzetatik ekintzetara pasa behar gara.

LAB ek bere borroka tresna berria urriaren 27an publikoki aurkeztuko du.

Gomitatzen zaituztegu denak egun hortan, antolatzen dugun bilkura publikora arratsaldeko 6 etan Baionan Lan Burtsan parte hartzera.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian