EKAINAK 7 DENOK SUFREKO TRENBIDEAREN MARTXARA!

2018-06-04  

CGT cheminots, SUD rail eta LAB trenbideak intersindikalak heldu den ostegunean Baionan iraganen den Sufreko trenbidearen martxan parte hartzera gomitatzen zaituzte. Ekainaren 7 an beraz, goizeko 11etan Baionako geltokitik abiatuko den martxa izango da, Ospitalean bukatuko dena.

irudia

CGT, LAB, SUD Rail Solidaires intersindikalaren izenean, « Burdinbidearen ibilaldia»-n parte hartzera
gomitatzen zaituztegu.

Ibilaldi hori, 3000 m luzekoa, ekainaren 7an ortzegunez,goizeko 11tan iraganen da Baionako geltokitik
abiatuz, Paul Pras etorbideko biribilguneraino joanez(Louis de Foix lizeoaren ondoan)

Dakizuen bezala,azken hilabeteetan SNCF enpresa publikoaren gaia pil pilean da, xeminoten % 94-k salatzen
duen gobernuaren erreforma dela eta.(Maiatzaren 14a eta 21aren artean,91090 langileek heien iritzia eman ahal
izan dute Vot’action delakoaren bitartez).

Xeminotak eta sindikatuak mobilizatuak dira zortzi aldarrikapen nagusirekin.

Aldarrikapen horietako bat,burdinbide ttiki,ertain,eta hiri inguru eta barnekoak zaintzea eta berpiztea da.

Hemen,SNCF eko langileak martxoaren 22tik borrokan sartuak dira ,eta proposamen zehatz eta seriosak
badituzte bertako biztanleen egunerokoa hobetzeko.

Sufreko burdinbidea estrategikoa litzateke ,gaur egun ditugun garraio zerbitzuen osagarria,aparkalekuei lotua,eta
kotxearen erabilpen masiboari alternatiba bat ekarriko lukeena.

Burdinbide hori 23 minutu luzekoa izango litzateke, 7 geldialdi estrategikoekin :

Baionako geltokia Pole multimodal Chronobus, TramBus, Bizikletak, TGV, TER, sufreko burdinbidea.

Glain geldialdia : elkarteen etxea, aparkalekuak, autobus elektrikoa hiri erdira joaiteko.

Floride geldialdia: Lauga, Cassin, ospitalea, Express’Ho autobusa, Plaine d’Ansot, aparkalekuak.

Marouette geldialdia , Maréchal Soult etorbideko aparkalekuak,RN10 eta saltegiak…

Zezen-plaza geldialdia: Foruma, zezen-plazako auzoa, zezen-plaza...bi trenek gurutzatzeko aukera.

Dassault Castorama geldialdia, aparkalekuak, Aritxague bidegurutzea.

Aturri geldialdia: France Asia, aparkalekuak, bizikletak,bizikleta bidea.

Burdinbide hori Bokale Tarnoseruntz luzatzea posible litzateke gastu gehigarririk gabe.

Biztanle eta xeminotentzat, Sufreko burdinbidea :

Kalitatezko zerbitzu publiko bat litzateke,

Biztanleek dituzten garraio beharrentzat,egiazko erantzun bat litzateke,

Erantzun ekologiko, iraunkor,arduratsu eta bertako lan eremuari egokitua litzatekeena,

Erantzun bat ere biharko funtsezko erronkentzat,

Eta baita ere anbizio bat etorkizunari begira ,euskal elkargoko eta hego Landesetako biztanleentzat.

Gure proiektua sustengatzea eta « Burdinbidearen ibilaldian » parte hartzea proposatzen dizuegu , ekainaren
7an, ortzegunarekin,goizeko 11tan Baionako geltokian gurekin elkartuz.

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian