“Egun bat gehiagorik ez !” Ekainaren 16an, denok Baionara.

2018-05-30  

Azken urte hauetan, Euskal gizarteak elkar bizitzarako apostua egin du. Onartezina da euskal presoak instrumentalizatzea Estatuen intereserako.

irudia

 

Azken urte hauetan, Euskal gizarteak elkar bizitzarako apostua egin du. Onartezina da euskal presoak instrumentalizatzea Estatuen intereserako.

Preso eta famili hauen errespetuz, euskal herriko gizarte zibilaren errespetuz eta bakearen errespetuz, argiki erran nahi dugu gaur, Frantses estatuaren erantzunkizuna dela, presoen egoera konpontzea. Ez ditugu erabaki absurdo gehiago jasan nahi.

Ekainaren 16-an manifestaldi bat antolatzen dugula Baionan -Laugatik-, arratsaldeko 5-etan. Denen parte hartzea garrantzitsua da, bake prozesuarentzat baita euskal presoen egoera aitzinarazteko. 12 hurbilketa izan dira azken hilabeteetan. Pausu Gehiago behar dira eta fiteago. “Egun bat gehiagorik ez !

ION, JAKES, XISTOR ETA UNAI ETXERAT!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian