Lan eskubideak greba orokor bat balio du ! Martxoaren 9an, denok grebara !!

2016-03-01  

"El Khomri" legea Lan kodigoaren kontrako eraso berri bat da. Zer dio lege projektuak ??

"El Khomri" legea Lan kodigoaren kontrako eraso berri bat da. Lege hortan :

  • Lan auzitegiko ordain sariak MUGATUAK izanen dira.
  • 35 orduak HAUTSIAK izanen dira.
  • Orduen anplitudeak EMENDATUAK izanen dira.
  • Kanporatzeak (bakarkakoak eta kolektiboak) ERREXTUAK izanen dira.
  • Ordu gehigarriak NORMALIZATUAK izanen dira, hauen paga emendatzea ttipitua izanen delarik.
  • Entrepresetako erreferenduma batzuen bidez, nagusiek sindikatak SAIHESTEN ahalko dituzte.

Lan eskubidearen suntsitze horren helburu bakarra lan merkatua liberalizatzea da. 

­- Macron Legearen ondotik,  

- Erretretari buruz izan diren erreforma lazgarri guzien ondotik, 

- Zerbitzu Publikoen suntsitze sistematikoen ondotik, 

- Erreforma horrek lanaren legedia guzia hunkitzen du. 

Lege honek nahi du :      

  1. Kanporatzeen kontrako babes indibidual eta kolektiboekin bukatu.
  2. Langileen babes forma guziekin bukatu

Lan kodigoa arintzea eta sinplifikatzea  ez du erran nahi suntsitzea !! 

 

Lan kodigoari esker da langileek garantiak dituztela lan denborarentzat, haien osagarriarentzat eta babesa sozialarentzat.  Lan kodigoak du arautzen lan harremanean izaiten ahal den menpekotasuna.

 

Lan kodigoak du arautzen langileen artean izaiten ahalko litaizkeen ezberdintasunak.  Beraz, ez da lanbidearen eta lehiakortasunaren izenean, bainan bai bere onuran MEDEF-ak, gobernuaren laguntzarekin, nahi duela dena berriz hartu.

 

Hori guzia haiek eragin duten krisi ekonomikoaren aitzakiarekin.  Lehen ministroaren arabera « XXI. mendean gira eta ez XIX. mendean». Hala baldin bada, gelditu guri berriz  aspaldi pasatu den mende hartara eramaiten, eskubide guziak nagusieri emanez.

 

LAB-entzat gauzak argi dira. Sindikaten errola ez da gobernuarekin idaztea abantaila sozialen suntsiketa operazio txarrena.  Bainan bai indar harreman bat sortzea da, klase borrokarena, lege proiektu hori behin eta betiko, bertan behera uzteko.

 

Orain, bakotxarengain da mobilizatzea, erreforma hori kendua izan dadin.  Euskal Herrian iñoiz baino gehiago lan egin behar dugu negoziazio kolektibo espazio baten ukaiteko. Horren bidez indar harreman hobeago bat sortzeko, lan baldintzen hobetzeko helburuarekin.

Fitxategiak

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian