CGT-a kasazio gortera joango da!

2016-11-03  

Pentsatzen ahal genuen urriaren 18an Bordaleko Instantziako tribunalaren erabakiak behin behineko bukaera emanen zuela afera honi baina atzo CGT k bestaldi batez Pariseko kasaziora eramaiten gaituela jakin dugu.

irudia

Duela orain 4 hilabete baino gehiago CGT k LAB en aurka jotzen duela modu guzietatik TPE hauteskundeetan, ( Azaroaren 28 tik Abendoaren 12 a arte iragaiten direnak),LAB ez izateko.

Pentsatzen ahal genuen Urriaren 18 an  Bordaleko Instantziako tribunalaren erabakiak behin behineko bukaera emanen zuela afera honi baina atzo CGT k bestaldi batez Pariseko kasaziora eramaiten gaituela jakin dugu.

LABEK AZKARKI SALATZEN DU JARRERA HORI !! ezin jasana baita.

CGT k ito nahi gaitu ekonomikoki bestaldi batez errekurtso bat eginez, 15 000€ baino gehiago xahutu ditugu haiei erantzuteko diru hori langileentzat inbertitzeko ordez ! Eta okerrena da CGT diren afiliatuek haien kotizazioak ordaintzerakoan segitzen dutela jarrera hori eta errekurtso horiek finantzatzen eta ondorioz baieztatzen dituztela.Nola ote onartzen ahal dute horrela askatasun sindikala zapaltzen duen sindikatupean egotea ?

CGT k bere barne informazioan esaten du « Lab sindikatua anulatu eta desagertarazi nahi duela »  besterik ez.

LAB ek sinesten du gehiengo sindikal azkarrago bat sortzen ahal dela eta horrela jokatuz CGT k horren aurka lan egiten du eta okerrago langileen beharren aurka doa haien lan bakdintzen hobetzeaz arduratu behar delarik.

 

Hortarako LAB ek berriz salatzen du portaera hori eta erran nahi dugu ez garela gure proiektu sindikalaz desbideratuko eta guk nahiago dugula langileak laguntzen segitu, auzitegietan denbora eta energia galdu ordez !!!

LAB ek dio auzitegietan ez dela jokatzen langileean etorkizuna eta hortarako denak deitzen zaituztegu masiboki guretzat bozkatzea TPE hauteskunde horietan eta gure proiektua zuen inguruan ahal bezain bat zabaltzea.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian