bi langile hil dira lan istripuz 24 ordu barne

2017-03-23  

LAB sindikatuak bi langilen heriotza 24 ordu barne salatzen du. LABek azpimarratzen du 2017 urtean ia 19 hil gertatu direla lan istripuz Euskal Herrian.

irudia

Garraiolari bat Garinoainen, bide istripu batean, eta Michelin Gazteiz-eko 46 urteko langile bat, bihotzeko baten ondorioz, hil dira egun hauetan. 

Orotarat 19 pertsuna hil dira  lan istripuz haurten Euskal Herrian.

Hona LABek zabaldu ageria drama berri hauek salatzeko:

"Atzo, lanean hildako beste langile baten heriotzaren berri izan genuen. Martxoaren 6an 46 urteko Michelin- Gasteizko enpresako langile batek bihotzekoa izan zuen goizaldeko lauetan lanean zegoela, eta zoritxarrez, hil egin zen atzo. Gaur berriz, garraiolari batek lan istripua izan du, Nafarroako AP 15 errepidean Garinoain inguruan, kamioia errepidetik aterata, eta horren ondorioz, hil egin da.

Lehenik eta behin, elkartasuna eta besarkada bat bi langileen senitarteko, gertuko eta lankideei momentu latz hauetan. Honekin batera, azpimarratu behar dugu dagoeneko 19 dira gutxienez aurten Euskal Herrian lanean hildako langileak, beraz, instituzioek lan istripuen arazoari behingoz behar bezala heltzeko garaia dela.

Michelingo kasuan istripua ez-traumatikoa izan da, baina argi esan behar dugu hauek ez direla kasualitatez gertatzen, askotan lan baldintzekin, lanean ematen diren erritmoekin, txandakako ordutegiekin eta abarrekin lotuta egoten direlako.

Aldi berean, salatu nahi dugu bihotzekoa izan zuen momentuan, goizaldeko laurak inguru, ez zegoela medikurik enpresan. Hortaz, gogorarazi nahi dugu Lan Ikuskaritzak 2012ko ebazpen batean jakinarazi ziola Michelini mediku bat egunero eta egun osoz egotearen beharra, argi azalduta, bestela ez zela osasun arreta bermatzen. Bost urte geroago hori ere bete ez duela ikusita, LABek Michelini dei egiten dio horixe betetzeko eta mediku bat enpresan momentu oro egotea, baita desfribilatzaileak jartzeko ere.

Garraiolariaren kasuan, agerian gelditzen da garraioa urtero istripu ugari eta osasun galera izaten dituen sektorea dela. LABek behin eta berriz aldarrikatu eta salatu du sektore honetan lan baldintzak, jardunaldi luzeak, itxoite denborak eta merkantzia, langileen osasunaren gainetik jartzen direla. Horregatik diogu sektore honetako lan baldintzak aldatu, kontrolatu eta zuzendu behar direla, administrazio eta enpresen aldetik.

Horregatik, baldintza egokietan dauden lanpostu duinen alde eta osasuna kentzen edo kaltetzen ez duten lanpostuen alde borrokatzen jarraituko dugu, eta prebentzioa eta langileen osasuna lehentasuna izango dituen enplegu politika baten alde.

Modu berean, dei egiten dugu salaketa eta antolatuko diren ekimen guztietan parte hartzera."

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian