Azaroaren 29tik abenduaren 6a arte, STC Hezkuntza bozkatu eta bozkarazi!

2018-11-23  

Estatuko Funtzio Publikoan, zeinen ardurapean diren Hezkunde Nazionaleko langile guziak, funtzionario zein prekario, LABek hautatu du STC Education (Sindicatu di i Travagliadori Corsi) sustengatzea Comité Technique Ministériel (CTM) delakoa eta Commission Administrative Paritaire Nationale (CAPN) delakoarendako hauteskundeentzat.

irudia

2014an, LABek Lurraldeko Funtzio Publikoko hauteskunde profesionaletan zerrendak aurkeztu zituen. 2018an, Ospitaleko Funtzio Publikoan ere zerrendak aurkeztuko ditugu lehen aldikotz.

Estatuko Funtzio Publikoan, zeinen ardurapean diren Hezkunde Nazionaleko langile guziak, funtzionario zein prekario, LABek hautatu du STC Education (Sindicatu di i Travagliadori Corsi) sustengatzea Comité Technique Ministériel (CTM) delakoa eta Commission Administrative Paritaire Nationale (CAPN) delakoarendako hauteskundeentzat.

Izan ere, LAB Plateforme Syndicale des Nations Sans Etat (PSNSE)-ren kide da eta egitura horretan aspalditik beste sindikatu batzuen ondoan lan egiten du, hala nola STC (Corse), SLB (Bretainia), USTKE (Kanaky), UGTM (Martinika), UGTG (Guadalupe), UTG (Guyana) sindikatuak.

2018ko abenduan, STC Education-ek hauteskunde profesionaletan parte hartuko du, beraz LABek STCren sustengatzera eta parrastaka STC zerrendaren alde bozkatzera deitzen du. Hori arrunt naturala da.

Parisetik heldu diren erreformek hezkuntza sistema bere osotasunean prekario bilakarazten dute eta Pariseko sindikatuak ez dira gai gure Akademia ere hunkitzen duten zentzugabekeria horien geldiarazteko.

Gure errealitate desberdinetaz kanpo, puntu anitzek hurbilarazten gaituzte eta frantses estatu mailan sindikalismo alternatibo bat eraikitzera bultzatzen.

Gure borroka eta aldarrikapenen ardatz nagusiak :

  • Euskara eta bere erakaskuntza kartsuki sustengatzen dugu. Euskararen erakaskuntzaren garapen berezia aldarrikatzen dugu, zeinek batez ere erakasleen formakuntza hobetzen duen eta erakasle eta ikasleeri plantako baldintzak ematen dizkien ; euskara sustengatzen duen egiazko politika publiko bat fermuki eskatzen dugu.
  • Lan prekario mota guzien kontra borrokatzen dugu eta hezkuntza sistema osoan postu tituludunak eta postu aski aldarrikatzen ditugu.
  • Lan baldintzen gaizkitzearen kontra aldarrikatzen ditugu : lan oren kopuruaren ttipitzea ; gelako ikasle kopuruen murriztea ; kontzertazioaren garapena eta lan orenetan kontuan hartua izan dadin ; beharrei egiazki erantzuten dien formakuntza jarraki bat.
  • Desberdintasunak eta bereizketa soziala mantentzen duen eskola baten kontra, norbera bere buruaren nagusi egiten duen bidezko hezkuntza bat nahi dugu.

Zeren :

  • LABentzat euskarak toki garrantzitsua hartzen baitu eta STCrentzat korsikarrak toki garrantzitsua hartzen baitu ;
  • LABek eta STCk PSNSEren baitan elgarrekin alternatiba sindikal azkar eta iraunkor bat eraikitzen baitute ;
  • LAB eta STCren aldarrikapen nagusiak berdinak baitira ;

azaroaren 29tik abenduaren 6a arte, boz bakar batez mintzatzea hautatzen dugu !

Azaroaren 29tik abenduaren 6a arte, STC Hezkuntza bozkatu eta bozkarazi!

Da u 29 di nuvembri à u 6 di dicembri, vuteti è feti vutà STC EDUCAZIONI

Du 29 novembre au 6 décembre, votez et faîtes voter STC EDUCATION

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Ipar Euskal Herriko Kostaldeko Ospitaleko hauteskunde sindikaletan izango gara

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!

Lehen Brigada Soziala osatua