3000 PERTSUNA INGURU BAIONAKO KARRIKETAN EL KHOMRI LEGEAREN KONTRA!!!

2016-05-26  

3000 pertsuna inguruk parte hartu dute goiz hontako manifan Baionako karriketan zehar. Joan den asteko manifaren doblea eta jendea zinez motibatuago. Paulmy karrika nagusia igota, manifestariek sitting bat egin dute San Leon bide gurutzean, trafiko guzia moztuz.

irudia

Lehen aldikotz intersindikala manifatik hat joan da, sitting bat antolatuz bide erdian, San Leoneko bide gurutzean.

Manifestariak hor egon dira ordu batez jarririk, CRSak etorriz azken militante multxoa baztertzera. Azken hauek erabaki dute orduan manifa moduan  jaustea hiri erdira, ekintza berri bat bururatzeko. Zonbait minutuz kolektiboko militanteak "banque de france" egoitzaren aitzinean egon dira.

Joan den osteguna bezala, borroka egun polit bat!

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian