Urriak 10, pribatu publiko, denok grebara !

2017-10-06  

Asteartean, mobilizazio eta borroka eguna da ! Denok batera lortzera goaz !! Denok batera goizeko 10.30tan baionako geltokian elkar ikusten dugu !

irudia

Zerbitzu pribatuetan mobilizatu gara Macron lan kodigoaren erreformaren aurka, irailaren 12 eta 21 an.

Heldu den urriaren 10 an zerbitzu publikoen aldia da eta sindikatuok grebara deitzen dugu, arrazoin ezberdinentzat; hauetan indize puntuaren aldaketarik ez egitea erabakia izan delako, funzionarioen lan postuen txikitzearengatik frantses estatuan baita eritasunezko eskasi egunaren beraplikatzearen aurka.

Erabaki guzti horiek Ipar Euskal Herriko funzionario guztientzat kaltegarriak dira eta hara zergatik mobilizatuak egon behar garen diogun.

Badakigu hala ere jendartearen sektorizatzea ez dela ona eta elkartasun osoz batu behar garela eraso hauen aurka.

Hara zergatik deitzen ditugun pribatuko langileak ere Urriaren 10an sektore publikoarekin bat egiteko.

Azken eta behingoz LABek bertako negozazio eremu bat aldarrikatzen dugu bai pribatuan bai publikoan, Euskal Herriko langileak ahal bezain bat babesteko.

Heldu den Urriaren 27an LABek tresna berri bat sortuko du eta Euskal Herria Macron legearen erremutik kanpo bilakatuko dugu !

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian