IREKIren mobilizazio nazionala Gasteizen ekainaren 17an

irudia
2017-06-07  0

IREKIk heldu den ekainaren 17an mobilizazio handi bat antolatzen du Gasteizen. Herrika, auzoka, lantegika, talde ainitzek mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu dute, espetxeetan preso edo ihesean direnekin kezkaturik. LAB sindikatuak deia luzatzen die ere bere afiliatuei. irakurri

Ekainak 12an, denok Baionako auzitegiaren aintzinera! Etxarri kolektiboa sustengatzera!

irudia
2017-06-06  0

LAB sindikatuak Etxarri kolektiboak deitu mobilizazioarekin bat egiten du, heldu den ekainaren 12an, astelehen goizeko 9 eterdietatik goiti Baionako auzitegiaren aintzinean. Egun hortan aztertuko da Etxarri kolektiboak eta Axuria xiberutar kooperatibak pausatu errekurtsoa Etxarriko formakuntza zentruaren saltzea anularazteko. irakurri

"MOBILIZATU, BENETAKO KONTRABOTERE IZATEKO!"

irudia
2017-05-30  0

Garbiñe Aranburuk Ainhoa Etxaideren lekukoa hartu du idazkari nagusi gisa. LABen 9. Biltzar Nagusiaren amaiera ekitaldian hartu du hitza, eta mobilizaziorako deia egin du idazkari nagusi gisa egindako lehen agerraldi publikoan. "Mobilizatu, benetako kontrabotere izateko. Instituzio eta patronalaren arteko sinbiosiarekin amaitzeko eta instituzioetatik herritarren gehiengoaren mesedetan izango diren politikak egin daitezen. Benetako herri boterea irakurri

LABen 9 garren BILTZAR NAGUSIA Gazteizen

irudia
2017-05-19  0

"LAB 4.0 Gure garaia" lemapean iraganen da LAB sindikatuaren 9 garren Biltzar Nagusia, heldu diren maiatzaren 25 eta 26 an Gazteizen. “LABen lerro sindikala berritu dugu krisiaren eta erreformen kontra borrokatzeko, gure egiteko moduak eta langileekin lan egiteko erak egokitu ditugu, gure aldarrikapenak berritu ditugu lan eta gizarte egoera guztiz aldatu delako... LAB berritu batekin iritsiko gara biltzarrera, etxeko lanak eginda” (Ainhoa Et irakurri

FEMINISMOAK EGITEN GAITU HERRI

irudia
2017-05-16  0

Feminismoak egiten gaitu Herri: gorputzak, lurraldeak eta erakundeak irakurri

Ehunka pertsuna Baionako karriketan

irudia
2017-05-01  0

500 pertsunek pasaturik LAB sindikatuaren desfilea osatu dute maiatzaren leheneko manifan Baionan. "Langileok bertan erabaki! Aldaketa soziala eragin! Decidons ici pour une véritable transformation sociale!" lemapean, manifestariak geltokitik abiatu eta departamenduko kontseiluaren egoitzaren aintzinean bukatu dute. Beste 200 bat pertsuna ibili dira Mauleko karriketan zehar eta milaka Irunian eta Bilbon. irakurri

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian