ERREPRESIO SINDIKALA EZ DA ONGI ETORRIA!!!! ASKATASUN SINDIKALAREN ALDE!!!!

2016-09-02  0

Ostiral arratsalde hontan, LAB sindikatuak CGT sindikataren delegatuei "ongi etorri" bat eskaini die, LABen aurka egindako erasoa salatzeko. 20 bat militantek banderola, afitxa eta beste aitzinean eman diete delegatueri, azken hauek lan burtsan sartu diren mementuan hemengo CGTko kide batzuekin batera. irakurri

ASKATASUN SINDIKALAREN ALDE!!! IRAILAREN 10EAN DENOK LABekin!!!

irudia
2016-08-24  0

CGT-ren partez jaso erasoa salatzeko, LAB-ek prentsaurreko bat antolatzen du heldu den irailaren 10ean, goizeko 10.30etan Baionako Lan burtsan (San Ursulen). LAB-ek deia zabaltzen du herritarei, Euskal herri mailan eragile guziei, sustengua ekar dezaten prentsaurrekoan parte hartuz, bereziki CGT-ek euskararen erabilpena buruz erasotzen gaituelako. IRAILAREN 10ean DENOK LAB SUSTENGATZERA!!!! irakurri

LOTSAGARRIA!!!!!

irudia
2016-08-04  0

Bordeleko epaitegiak CGT-k LABen kontra ezarritako errekurtsoa onartu du!!! CGT-k heldu den azaroan abiatuko diren TPE (enpresa oso tipiak) hauteskundeetarako hautagaitza deuseztatzea galdegin du eta epaileek arrazoia eman diote ostegun hontan! LABek erabakiaren kontrako helegite bat aurkeztuko du! Hilabete bat du horretarako. ERASO HORREK EZ GAITU GELDITUKO!!! AUPA LAB! SEGI AITZINA!!! irakurri

ERABAKIA AGORRILAren 4ean! AUPA LAB!!!

irudia
2016-07-29  0

Ostegun goiz hontan iragan da Bordalen CGTek LABen kontra ezarri helegitearen audientzia. CGTek helegitea aurkeztu du salatzeko LABen hautagaitza azaroa eta abenduan iraganen diren TPE hauteskundeetan. (argazkian: LABeko kideak auzitegiaren aitzinean) irakurri

CGT ren ERASO LOTSAGARRIA LAB en KONTRA!!!!

irudia
2016-07-13  0

Heldu den azaroaren 28tik abenduaren 12ra iraganen dira enpresa ttipietako hauteskundeak estatu frantsesean, TPE hauteskundeak. CGT-ek LAB hautagaitza deuseztatzea eskatu dio Bordeleko epaitegiari eta auzia uztailaren 28an izanen da! CGT-ek bereziki dio LAB ek ez dituela "balore errepublikarrak" errespetatzen... eta euskararen erabilpena salatzen du ere... ZINEZ LOTSAGARRIA!!! irakurri

SAGARNO EGUNA: ELKARTASUN EGUNA!!!

irudia
2016-06-15  0

Sagarno eguna antolatua da larunbat hontan Hendaian, ekainak 18an. LAB sindikatak estanda bat atxikiko du eta eguneko benefizioak Nid marin-eko langileen eta treinbideko langile grebalarien artean banatuko! Beraz ELKARTASUNez hauekin, ZATOZTE DENAK!!!! PESTA BAI! BORROKA ERE BAI!!! irakurri

Hendaiako gaztetxean ere El Khomri erreformaren kontra !!!

irudia
2016-06-14  0

Gaur Arratsaldean, Hendaiako gaztetxean bildu gara El khomrik legeak izango dituen ondorioak aipatzeko. irakurri

LABen BILTZAR NAGUSIA EKAINAREN 25AN HAZPARNEN!!!

irudia
2016-06-06  0

Urtero bezala, gure afiliatuen batzarra antolatzen dugu. Aurten, modu desberdin batean egitea hautatu dugu Ipar Hegoarekin eta ekainaren 25ean iraganen da, larunbatez, Hazparneko Elgar zentroan, goizeko 9ak eterdietatik goiti. Apuntatu hitz ordu hau zure agendan!!!!!! irakurri

3000 PERTSUNA INGURU BAIONAKO KARRIKETAN EL KHOMRI LEGEAREN KONTRA!!!

irudia
2016-05-26  0

3000 pertsuna inguruk parte hartu dute goiz hontako manifan Baionako karriketan zehar. Joan den asteko manifaren doblea eta jendea zinez motibatuago. Paulmy karrika nagusia igota, manifestariek sitting bat egin dute San Leon bide gurutzean, trafiko guzia moztuz. irakurri

BORROKAREN FRUITUA! Sokoako arduradunek amor eman dute eta onartu langileen azken proposamena!

irudia
2016-05-25  0

Goiz hontan amaitu da Sokoa lantegiko langileen protesta mugimendua. Mobilizazio azkar bati esker, langileek lortu dute soldaten igoera duin bat eta, inportantena haientzat, soldata minimoak SMIC + %14,7tan mantentzea. irakurri

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian