IGANDE ETA BESTA EGUNETAN DENAK LIBRE!

irudia
2018-06-18  0

LAB sindikatuak "Bizitzeko egunak" ekimena antolatu du igande hontan Hazparnen. Auto karabana moduan herriko zentrua zeharkatu eta, militanteak Intermarché supermerkatuaren aintzinean jarri dira eta igandeko lanaren kontrako aldarrikapena zabaldu. Aperitifa batekin segitu dute Ttattola gaztetxearen aintzinean. irakurri

PESTA EGUNETAN DENOK LIBRE! IGANDE ETA PESTA EGUNETAN EZ EROSI! EKAINAK 17 DENOK HAZPARNERA!

irudia
2018-05-28  0

LAB sindikatuak igande eta pesta egunetan irekitzearen kontrako ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, inongo injerentziarik gabe gure merkataritza arautzeko dugun eskubidearen alde eta kontsumismoan oinarritzen den eredu kapitalistatik kanpo bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzera. Ekimenari BIZITZEKO EGUNAK izena jarri diogu eta datorren EKAINAren 17an burutuko da HAZPARNEN. irakurri

KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKO BATENTZAT!

irudia
2018-05-23  0

1700 pertsuna inguru bildu dira astearte hontan Baionan Funtzio Publikoaren aldeko mobilizazioan. LAB sindikatuak kalitatezko zerbitzu publiko batentzat bertan erabaki behar dugula ozenki aldarrikatu du. irakurri

TRENBIDEETAKO LANGILEEK BORROKA SEGITZEN DUTE!

irudia
2018-05-15  0

Mobilizazioek segitzen dute. Berriro 300 pertsuna bildu dira astelehen hontan Miarritzen trenbideetako zerbitzu publikoaren defentsan! Xeminoten 20 garren greba eguna zen. Heldu den ostiral eta larunbatean, maiatzak 18 eta 19an, mobilizazio berriak antolatuak dira eta LAB sindikatak bere afiliatu guziak deitzen ditu parte har dezaten mobilizazio horietan (ikus agenda). irakurri

BIZITZEKO EGUNAK! Denok Hazparnera ekainaren 17an!

irudia
2018-05-04  0

LAB sindikatuak aste hontan aurkeztu du, Irunean eman prentsaurreko batean, bere "Bizitzeko egunak" kanpaina, igande eta pesta egunetako lanaren kontrako kanpaina. 5 ekimen nagusi antolatzen ditu ondoko hilabeteetan: Bilbon maiatzaren 6an, Irunean maiatzaren 13an, Donostian maiatzaren 27an, Gasteizen ekainaren 3an eta Hazparnen ekainaren 17an. irakurri

ONGI ETORRI RAFA!

irudia
2017-08-11  0

Agorrilaren 17an ongi etorria eginen zaio Rafari, arratseko 7ak eterdietan Lasarten. Goizean jadanik, 8etan El Dueson, elkarretaratze bat antolatua da bere presondegi ateratzean. LAB sindikatuak bere militanteak deitzen ditu parte hartzera bi ekitaldi horietan. ONGI ETORRI RAFA! irakurri

Mixel Thicoiperi omenaldia Gabadin

irudia
2017-08-04  0

Agorrilaren 26an, larunbat arratsaldeko 3etatik goiti, Mixel Thicoiperen familia eta lagunek omenaldi bat antolatzen dute duela gutti joan zaigun lagun, militante sindikalistari. LAB sindikatuak bere kide guziak gonbidatzen ditu parte hartzera Gabadiko plazan iraganen den ekitaldi hortan. irakurri

LAB garaile Kutxabankeko langileen ordezkarien hauteskundeetan

irudia
2017-07-24  0

Bordale, Paue, Baiona eta Hendaiako Kutxabankeko langileek haien ordezkaritza bozkatu dute astelehen hontan. 23 langileetatik 20ek parte hartu dute hauteskunde horietan eta LAB zerrendako kideak errexki nagusitu dira. Bozen 85%a delegatu titularrarentzat eta 95% delegatu ordezkoarentzat. Emaitza polita. Aupa LAB! irakurri

ASKATASUN MURRIZKETARIK EZ!

irudia
2017-07-19  0

Salbuespen egoera seigarren aldiz luzatu du Estatu frantseseko gobernuak eta gau hontan Senatuak lege antiterrorista proiektu baten testu bat adoptatu du lehen lekturan. Urrian, Asanble nazionalak testu hori aztertuko du. Horrek guziak eragiten duen "askatasun murrizketak" salatzeko, LAB sindikatuak ta hainbat elkartek mobilizazio bat antolatu dute uztailaren 18an Baionako suprefeturaren aitzinean. irakurri

LAB-en delegazio batek gazteen baraualdian parte hartu du

irudia
2017-07-12  0

LAB sindikatuak 24 orduko txanda bat hartu du uztailaren 12 hontan, gizarte zibileko gazte talde batek antolatu duen "konponbide gosez PRESOAK ETXERAT!" baraualdian. CGT eta CFDT ko kide batzu agertu dira ere arratsaldean zehar eta CGT hospitalako kide batek, Gexan Lantzirik, "kartzela eta lana" hitzaldian parte hartu, LAB eko Enaut Aramendirekin, baita OIP ko Gabi Mouescarekin batera. irakurri

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian